Osasuna
Irregulartasunak
Erredakzioa
Bestalde, klubak bertan behera utzi du gaurko deituta zuen ezohiko batzar orokorra. Sumarioa sekretupean egonda, bazkideei ezer gutxi azaltzeko dutela argudiatu dute klubetik.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
"Nire ustez, guztia kaka hutsa da", esan du Angel Ardanaz Osasunako gaur egungo gerenteak, kazetariek klubaren diruarekin ustez izandako irregulartasunen eta ustez erositako partiden inguruan galdetu diotenean.
Ardanazek Instrukzioko 2. Epaitegian lekuko gisa deklaratu ostean egin ditu adierzpenok. Fermin Otamendi epailea Osasunako kontuetatik ustez desbideratutako 2,4 milioi euroen auzia eta zenbait partidatan ustez egindako iruzurra ikertzen ari da. Kontu horiekin lotuta, Txuma Peralta Osasunako zuzendaritzako kide ohia kartzelan da.
Galderak Nafarroako Parlamentuan
Nafarroako Gobernuak ez zeukan Osasunan gertatzen ari zenaren berri, Lourdes Goicoechea Ekonomia eta Ogasun kontseilariak Parlamentuan esandakoaren arabera. Goicoechearen iritziz, "larria" da Gobernuak zerbait bazekiela esatea.
"Argi gera dadila, ezer ez", esan du Goicoecheak Koldo Amezketa Bilduko parlamentariaren galderari erantzunez. Amezketaren hitzetan, ikerketaren arabera, "UPNko gobernuek" auzi horrekin zerikusirik izan zutela antzeman da, eta UPNk "ezin ditu eskuak garbitu".
"Erabat inplikatuta zaudete", esan du Amezketak, eta Goicoecheak ondorengoa erantzun dio: "Iradoki duzuna oso larria da".
Batzar orokorra, bertan behera
Bestalde, klubak bertan behera utzi du arratsalderako deituta zuten batzar nagusia. Bertan, Luis Sabalza presidentearen zuzendaritzak klubaren egoeraren berri emateko asmoa zuen Osasunako bazkide konpromisarioei.
Klubak bere webgunean azaldu duenez, batzar orokorrak ez du zentzu handirik sumarioa sekretupean egonda, bazkideei datu berririk emateko moduan ez daudelako.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa