Osasuna
Irregulartasunak
Erredakzioa
Gorritxoen entrenatzaileari ez zaio "bidezkoa" iruditzen kluba mailaz jaistea aurreko zuzendaritzak ustez egindako irregulartasunen ondorioz.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
Jan Urban Osasuna taldeko entrenatzailea itxaropentsu agertu da eta aurreko denboraldian ustez egindako irregulartasunengatik klubak zigorrik ez jasotzea espero duela esan du. Halaber, "pazientzia" eskatu du justiziak eta egungo zuzendaritzak euren lana egin dezaten.
Sadarren emandako prentsaurrekoan, Urbanek esan du "ezinezkoa edo ia ezinezkoa" dela "horrelako gai garrantzitsua alde batera uztea", baina teknikariek eta jokalariek arreta guztia kirol arloan jarri behar dutela azpimarratu du.
Gorritxoen entrenatzaileak azaldu duenez, aste honetan ez du "ezer arrarorik" ikusi jokalarien jokabidean, klubak aurreko denboraldiaren amaieran ustez egindako irregulartasunak eta partidak erosi zituen susmoa zabaldu bada ere, Angel Vizcay taldeko gerente ohiak onartutakoaren arabera.
"Beraiek jakingo dute zer gertatu zen eta zer ez. Zuzendaritzak lan handia du gai honekin. Kluba defendatzeko guztia eman behar dute, nola edo ahala, azkenean dena aldatu baita", esan du Urbanek, Archancoren zuzendaritzak maiatzean alde egin zuelako, taldea mailaz jaitsi eta gutxira.
"Aurreko zuzendaritza ez dago jada, eta espero dut Osasunak, klub moduan, zigorrik ez jasotzea beste batzuek ustez egindakoengatik. Justiziak argituko du dena", azaldu du.
Horren ustez, baina, "ez da bidezkoa" klubak maila galtzea aurreko zuzendaritzak ustez egindakoengatik. Halere, "klub bezala zerbait zor badidazu, zuzendaritza aldatu arren, horrek ez du esan nahi nirekin zorretan jarraitzen ez duzunik", esan du.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa