Osasuna
Susmopean
Erredakzioa
Osasunako gerente ohiak onartu du ere Betiseko bi jokalariekin bildu zela bi partida 'erosteko'.
Ángel Vizcay
Angel Vizcay Osasunako gerente ohiak ez du ukatu talde batzuk diruz saritu izana.
Gainera, Betis futbol taldeko bi jokalariekin, Antonio Amayarekin eta Jordi Figuerasekin, bildu zela onartu du ere. 250.000 euroren truke Valladolid irabaztea eta Sadarren galtzea adostu zuten.
Bestalde, Luis Sabalza presidenteak hedabideen aurrean hitz egin du, Korrupzioaren Aurkako Fiskaltza Miguel Archanco presidente ohia ikertzen ari baita.
Sabalzak aurreko denboraldian diru-ateratzea egon zela onartu du, 1,5 milioi eurokoa hain zuzen ere, baina klubak ustez erositako partidei buruz ezer ere ez dakiela azpimarratu du.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa