Osasuna
23. jardunaldia
Erredakzioa
Ruiz de Galarretak lehen zatiko 42. minutuan sartutako golarekin, hiru puntuak eskuratu dituzte bisitariek.
Kenan Kodro Osasunako jokalaria. Argazkia: EITB
Osasunak eta Zaragozak gaur jokatu dute, Sadarren, elurragatik bertan behera geratu zen ligako 23. jardunaldiko partida. Garaipena aragoiarrek erdietsi dute (0-1).
Etxekoen unerik onenean estreinatu du markagailua Zaragozak. Pedrok Loeren akatsa baliatu du, Ruiz de Galarretari utzi dio baloia eta honek Santamaria atezaina gainditu du (0-1, 42. minutua). Osasuna aurkaria baino gehiago izan da lehen zatian, baina ez du atearen aurrean asmatzerik izan.
Talde nafarra berdinketa izan du helburu bigarren zatian, arriskuko jokaldiak sortu ditu, baina azkenengo pasean egin du kale. Nino gola egiteko zorian izan da 69.ean, baina burukada kanpora joan zaio. Azken ordu laurdenean aurkariaren arean jarri dituzte Jan Urbanen gizonek baloi guztiak.
Nekounami bigarren txartel hori erakutsi dio epaileak, amaierarako hamar minuturen faltan, eta 84.ean penaltia eskatu dute etxekoek, baina epaileak ez du ezer adierazi.
Fitxa teknikoa
0 - Osasuna: Santamaría; Sisinio, Miguel Flaño, Vujadinovic, Javier Flaño (Cadamuro, 77'); Raoul Loé (José García, 62'), Nekounam; Kenan Kodro (Cedrick, 46'), Merino, Roberto Torres; eta Nino.
1 - Zaragoza: Bono; Fernandez, Vallejo, Mario, Cabrera; Basha, Dorca; Eldin (Natxo Insa, 78'), Ruiz de Galarreta, Pedro; eta Borja Baston.
Gola: 0-1, 43': Ruiz de Galarreta.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa