Osasuna
Egoeraren balantzea
Erredakzioa
Ohiko Batzarra abuztuaren 28rako iragarri du. Bertan datorren denboraldirako aurrekontua aurkeztu eta kanpo-iksukaritzaren berri emango dute.
Nekounam Osasunara bueltatu da. EiTB.
Javier Zabaleta Osasunako Batzorde Kudeatzaileko presidenteak klubaren egoeraren balantzea egin du, kargua hartu eta hilabete eta erdira. Zabaletaren arabera, kluba "finkatuagoa" dago.
"Taldea ez dago itxita, jokalariak joan egingo dira eta fitxaketak ere egongo dira, baina gure egoera egonkorragoa da, eta gauzak zuzenako antolatzeko moduan gaude", esan du Zabaletak prentsaurrekoan.
Zabaletak azaldu duenez, Osasunara iritsi zenean "guztiek alde egin nahi zuten. Egoera zaila zen. Jokalariek alde egin nahi zuten eta egoera ekonomikoa negargarria zen".
Presidenteak abuztuaren 28rako iragarri du ohiko Batzar Nagusia. Bertan, aurreko denboraldiko aurrekontua onartu, datorren denboraldikoa aurkeztu eta kanpo-ikuskaritzaren berri emango dute "bazkideek klubaren egoera ekonomikoa zein den jakin dezaten".
Hurrengo zuzenekoak
| 06 |
16:05 - 17:05 |
HERRI KIROLAK | Kirol Herri |
| 06 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Altuna III-Ezkurdia vs Zabala-Albisu |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar