Osasuna
Erreleboa
Erredakzioa
Ogasunari bideragarritasun plana bidalita eta presidenteak dimisioa aurkeztuta, zozketa bidez aukeratutako batzorde batek hartuko du taldea kudeatzeko ardura.
Albisteak (3)
Miguel Artxankok dimisioa aurkeztu du Osasunako presidentea bezala, behin Nafarroako Ogasunari bideragarritasun plana bidalita, ostiralean iragarri zuen bezala. Bazkide guztien arteko zozketa bidez aukeratutako kudeaketa batzorde batek hartuko du agintea taldean.
Presidentearen zuzendaritza batzorde osoak batera uko egin du, klubak Ogasunarekin daukan 40 bat milioi euroko zorra itzultzeko bideragarritasun plana aurkeztu ondoren. "Gaurko egunean Nafarroako Gobernuari bideragarritasun plana aurkeztuta, CA Osasunako presidente Miguel Artxanko eta bere zuzendaritza batzodearen dimisioa gauzatu da", esan dute web gunean.
Artxanko bi urtez izan da Osasunako presidente, eta beste hamar urte eman zituen lehenago Patxi Izkoren batzordean. Aurten, presidente ohiak Adelante Ligarako jaitsiera ikusi zuen, babesik gabe utzi duen eta taldean krisi instituzionala eta ekonomikoa eragin duen kirol porrota.
Jaitsieraren ostean, Artxankok "zoritxarreko" adierazpenak egin zituen, erantzunkizunik hartu gabe. Gero, Javi Gracia entrenatzaileak aulkian jarraitzeari uko egin zion. Maila galdu aurretik hartutako erbakia izan zen, Graciaren arabera. Presidenteak ezin izan zuen Enrique Martin teknikoarekin akordio batera heldu Graciaren ordezkoa izateko.
Nafarroako Gobernuak Arxankori gogorarazi zion, 2003ko dekretu foral baten arabera eta Osasunaren estatutuetan ezer agertzen ez zenez, presidente berri bat hautatu arte taldea zuzendu behar duen kudeaketa batzordea bazkide guztiek aukeratu behar dutela, zozketa bidez. Ostiralean, bideragarritasun planaren ostean dimitituko zuela esan zuen, eta Nafarroako Gobernuaren eta hedabideen aurka egin zuen, "lintxamendu pertsonal" batengatik kexu.
Bideragarritasun plana
Artxankok egindako planak hurrengo ekintzak biltzen ditu: klubak Ogasunarekin daukan zorra ordaintzeko epeak luzatzea edo bi urtez ez ordaintzea, hornitzaileekin duen zorraren %50a kitatzea, Caixarekin hipoteka-kredituaren amortizazioa berriz negoziatzea eta lan taldearen kostua 5 milioi eurora jaistea.
Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa