Osasuna
Neguko merkatua
Erredakzioa
Gorritxoen artean da, berriz ere, Nino, izandako lesioa osatuta. Lobato eta Acuña ere fitxatu ditu Osasunak urtarrilean.
Nino, lesionatuta zegoenean. Argazkia: EITB.
Osasunak hiru jokalari berri eskuratu ditu neguko merkatuan. Atzo, urtarrilaren 31ean, itxi zen jokalari berriak fitxatzeko neguko sasoia. Juan Francisco Martinez Modesto 'Nino' izan da azkena. Denboraldi hasieran baja eman zion taldeak, lesionatuta zegoelako, eta taldearekin hilabetez entrenatzen egon ostean, atzo berreskuratu zuen Osasunak.
Neguko merkatuan, gainera, Cristian Lobato eta Javier Acuña fitxatu ditu. Lobato aurrelaria talderik gabe zegoen, eta kosturik gabe heldu zen taldera, urtarrilaren 8an. Acuña ere modu berean lortu zuen Osasunak, Udinesetik, urtarrilaren 9an.
Hurrengo zuzenekoak
16 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko Serie B Finala: Bakaikoa vs Larrazabal |
17 | 23:00 - 01:00 | BOXEOA | Espainiako Txapelketak |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa