Osasuna
Aurkezpen ofiziala
Erredakzioa
Bere helburua taldea "nola edo ala" lehen mailan jarraitzeko "borrokatzea" dela esan du jokalariak.
Acuña, Osasunarekin egindako aurkezpen ofizialean. Efe.
Osasunara ilusio handiz datorrela adierazi du Javier 'Toro' Acuña aurrelari paraguaiarrak, talde nafarrarekin egindako aurkezpen ofizialean. Bere ilusioa "Espainiako Lehen Mailan jokatzea" zela onartu du.
"Espainiara duela bederatzi urte iritsi nintzenetik izan dut Lehen Mailan jokatzeko ilusioa", esan du jokalariak.
Acuñak adierazi duenez, bere helburua taldea "nola edo ala" lehen mailan jarraitzeko "borrokatzea" da, nahiz eta helburu hori "nahiko zaila" izan.
Iazko denboraldian, 25 urteko jokalariak 18 gol sartu zituen Girona taldearekin, eta lesioekin izandako arazoak "atzean" geratu direla azpimarratu du.
Iruzkinak
Hurrengo zuzenekoak
|
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar