Osasuna
Errege Kopa
Erredakzioa
Partidako aurreneko minutuan aurrea hartu du Nafarroako taldeak, baina Malagak berdinketaren gola lortu du. Azkenean, joaneko 3-3koari esker, gorritxoak sailkatu dira.
Osasuna. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Nafarroako taldeak Errege Kopako final-zortzirenetarako txartela eskuratu du, Malagaren kontra 1-1 egin ondoren. Osasunak 3-3 berdindu zuen joaneko norgehiagokan, eta etxean abantaila mantentzeko gai izan da. Hurrengo aurkaria Real Madril-Olimpic Xativa kanporaketako garailea izango da.
Osasunak norgehiagokako aurreneko minutuan eskuratu du 1-0ekoa, Weligtonek bere atean sartu baitu baloia. Kanporaketa bikain jarri zaio Iruñeko taldeari, baina Malagak gogor sakatu du erasoan. Darderrek berdinketaren gola lortzeko aukera aparta izan du, 16. minutuan, baina baloia langa gainetik kanpora joan da.
Jose Garciak gorritxoen bigarrena eskuratzeko abagune ederra izan du, 20. minutuan, baina baloia kanpora joan da, gutxigatik. Bernd Schusterren gizonek sakatzen jarraitu dute, eta Osasuna larri ibili da defentsan. Lehenengo zatiko azkenengo minutuetan asko sufritu du Nafarroako taldeak, baina atsedenaldian 1-0 markagailuan goitik egon dira gorritxoak.
Bigarren zatian Iruñeko taldeak kontraerasoa bilatu du, eta eskuin hegaletik arrisku handia sortu du, Cejudo eta Jose Garciarekin. Epaileak Manu Onwuren gola baliogabetu egin du, jokalaria jokoz kanpo zegoelako, eta Malagak neurketaren kontrola bereganatu du, berriz ere.
61. minutuan, Eliseuk urrunetik jaurti du, eta baloia ate erditik sareetara joan da, zartakoak Asier Riesgo ustekabean hartu baitu. Osasunak erantzun bikaina eman du, baina Kamenik gelditu ikusgarri egin du Armenterosen saiakera kornerrera bidalita. Azkenengo minutuetan gorritxoek asko sufritu dute, eta Riesgok gelditu erabakigarriak egin behar izan ditu, baina Javi Garciaren taldea final-zortzirenetarako sailkatu da.
- Fitxa teknikoa:
1 - Osasuna: Riesgo, Joan Oriol, Arribas, Oier Sanjurjo, Damia, Puñal, Silva, Cejudo (Loties, 82. minutuan), Jose Garcia (Torres, 64. minutuan), Armenteros eta Manuel Onwu (Oriol Riera, 76. minutuan).
1 - Malaga: Kameni, Jesus Gamez, Weligton, Angeleri, Tissone, P. Morales (Duda, 63. minutuan), Antunes, Eliseu, Darder, Juanmi (Samuel, 73. minutuan) eta Portillo (Santa Cruz, 63. minutuan).
Golak: 1-0, Weligtonek, bere atean (1. minutuan). 1-1, Eliseu (61. minutuan).
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa