Osasuna
Datozen bi denboraldietarako
Erredakzioa
Almeriako entrenatzaile ohiak ordezkatuko du Jose Luis Mendilibar karguan, eta bi urterako sinatu du kontratua talde gorritxoarekin. Juan Solla izango da talde nafarreko prestatzaile fisiko berria.
Miguel Archanco Osasunako presidentea, eta Javi Gracia entrenatzaile berria. Argazkia: EFE
Javier Gracia Carlos da Osasunako entrenatzaile berria. Talde gorritxoko Zuzendaritza Batzordeak Jose Luis Mendilibar entrenatzaile kargutik kentzea erabaki zuen asteartean, eta bizkaitarra Graciak ordezkatuko du. Almeriako entrenatzaile ohiak bi urterako kontratua sinatu du Osasunarekin.
1970. urtean jaio zen Javier Gracia Iruñean, eta futbolaria izan zenean inoiz ez zuen Osasunan jokatu. Lleida, Valladolid, Reala, Vila-real eta Kordoba taldeetan jokatu zuen Graciak. Entrenatzaile karguan Cadiz, Vila-real B, Olympiakos Volou, Kerkyra eta Almeria zuzendu dite. Almeriarekin lehen mailara igotzea lortu zuen iragan denboraldian.
Entrenatzaile berriarekin batera, Juan Solla prestatzaile fisikoa etorriko da, eta honek ere bi urterako kontratua sinatu du Osasunarekin. Graciak ostegun honetan zuzenduko du Osasunaren entrenamendua Taxoaren, eta ondoren, aurkezpen ekitaldia egingo da Miguel Archanco presidentearekin.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa