Osasuna
Nijmegenen aurka
Erredakzioa
Patxi Puñalek egin du gorritxoen gola, penaltiz, 90. minutuan. Mendilibarren gizonek garaipenik lortu gabe itzuliko dira Holandatik.
Oriol Riera. Argazkia: EFE
Osasunak azkenengo minutuan lortu du berdinketaren gola, Nijmegenen aurka (1-1). Patxi Puñalek banakoa jarri du markagailuan, eta Mendilibarren mutilek Holandako egonaldiari bukaera jarri diote. Guztira, lau berdinketa eta porrot bakarra jaso dute gorritxoek.
Iruñeko taldea nagusi izan da lehenengo zatian, baina defentsan arazoak izan ditu, eta Higdonek 1-0ekoa eskuratu du (19. minutua). Gorritxoek arriskua sortu dute erasoan, baina Oierrek, Cejudok eta Ariel Nuñezek ez dituzte euren aukerak aprobetxatu.
Silva txiletarrak hiru abagune argi izan ditu, baina Osasunaren gola ez da 90. minutura arte heldu. Cejudori penalti argia egin diote, eta Patxi Puñal kapitainak 1-1ekoa jarri du hamaika metroetatik.
- Fitxa teknikoa:
1 - NEC Nijmegen: Johnsson, Bovenberg, Van Eijden, Breuer, Conboy, Palsson, Loen, Rieks (Tutarima, 66. minutuan), Hemlein (Jahanbakhsh, 76. minutuan), Foor (Cmovs, 88. minutuan) eta Higdon.
1 - Osasuna: Cantero; Marc Bertran, Loties, Arribas, Joan Oriol; Puñal, Silva; Cejudo, Oier, Yoel Sola (Sisi, 46. minutuan); eta Ariel Núñez.
Golak: 1-0, 19. minutuan: Higdon. 1-1, 90. minutuan: Puñalek, penaltiz.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:15 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa