13:26

Osasuna

Larunbatean, 17:00etan

Osasunak Bernabeun esango dio agur ligari, baja ugarirekin

Erredakzioa

Lehen taldeko 14 jokalari eta filialeko bi deitu ditu Mendilibarrek. Gorritxoek ez dute ezer ere jokaon, iragan astean lehen mailan jarraitzea ziurtatu ostean.

  • Gorritxoek baja ugari dituzte Santiago Bernabeun jokatzeko. Efe.

    Gorritxoek baja ugari dituzte Santiago Bernabeun jokatzeko. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Luis Mendilibarrek 16 jokalari baino ez ditu deitu Osasunak larunbatean Santiago Bernabeun jokatuko duten partidarako. 16 horien artean filialeko bi sartu ditu: Unai Garcia eta Maikel Mesa.

Lehen taldeko 11 jokalari bajan daude arrazoi ezberdinengatik, eta 14 bakarrik joango dira Madril aldera, filialeko beste birekin batera. Osasunak ez du ezertxo ere jokoan, iragan astean lehen mailan jarraituko dutela ziurtatu ostean.

Mendilibarrek ezin izango du aulkian egon, Sevillako partidan arbitroak zigortu egin zuelako.

Horrez gain, Patxi Puñalek baimen berezia du laster aita izango delako eta Iruñean geratuko da. Andres Fernandez ere ez da Madrilera joango, orain arteko minutu guztiak jokatu dituen arren. Entrenatzaileak Asier Riesgo eta Ricardo Lopez eramatea erabaki du, Lopezentzat azken partida izango da, 41 urte beteta erretiratu egingo baita.

Mendilibarrek deitutako 16 jokalariak ondorengo hauek dira: Asier Riesgo eta Ricardo Lopez atezainak; Oier, Ruben, Unai Garcia eta Nano atzelariak; Silva, Timor, Cejudo, Armenteros, De las Cuevas, Roberto Torres eta Maikel erdilariak; eta Kike Sola, Joseba Llorente eta Manu Onwu aurrelariak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena