Osasuna
3-0 Granadan
Erredakzioa
Gorritxoek ezin izan dute Granada gainditu, eta etxekoek urrezko hiru puntu eskuratu dituzte El-Arabi, Siqueira eta Buonanotte jokalarien golekin.
Granada-Osasuna. Argazkia: EFE
Osasunak ezin izan du salbazioa, birtualki, ziurtatu eta liga bukatzeko geratzen diren bi jardunaldietan lortzeko lanean jarraitu beharko du. Los Carmenesen porrot mingarria jaso dute nafarrek: 3-0 El-Arabi, Siqueira eta Buonanotte jokalarien golekin.
Talde gorritxoak hobeto hasi du partida, aurkaria baino kontzentratuagoa, baina aurreneko gol aukera garbia Carlos Arandarena izan da. Nolitok pase bikaina eman dio Malago jokalariari, eta honek, bakarrik, kanpora bidali du baloia.
Baina handik gutxira, 23. minutuan, markagailua estreinatu du El-Arabik (1-0). Bertran baloia urruntzen saiatu da, Osasunako jokalari batean jo du eta aldaratzea jokalari marokoarrari heldu zaio. Andres Fernandezen aurrean ez du huts egin.
Golak konfiantza eta lasaitasun pixka bat eman dio Lucas Alcarazen taldeari, baina Osasunak berdinketa zuen helburu. Armenteros, Oier eta De las Cuevas jokalariek banakoarena egiteko aukerak izan dituzte.
Granadak Osasuna estutu du bigarren zatian. 67.ean, etxekoen bigarrena egiteko abagunea ona izan du Ighalok, baina ezin izan du ondo errematatu. Azken 20 minutuetan bakarrik suspertu da Osasuna, eta De las Cuevasek berdinketarena sartzeko gol aukera paregabea izan du 70.ean, baina bere erremateak langan jo du.
79. minutuan, Velasco Carballo epaileak gorritxoen kontrako penaltia adierazi du. Nanori txartel gorria erakutsi dio Brahimi lurrera botatzeagatik, eta Siqueirak ez du hamaika metroetatik kale egin. Luzapenean heldu da hirugarrena: Ezkerrarekin Osasuna atezaina gainditu du Buonanottek.
Hurrengo jardunaldian, Sevilla hartuko dute txuri-urdinek, eta azkengoan Santiago Bernabeun jokatuko dute Real Madrilen kontra.
Fitxa teknikoa:
3 - Granada CF: Roberto; Nyom, Diakhate, Mainz, Siqueira; Brahimi (Juanma Ortiz, 83'), Mikel Rico, Recio, Nolito; Aranda (Ighalo, 63') eta El Arabi (Buonanotte, 74').
0 - Osasuna: Andres Fernandez; Marc, Ruben, Arribas, Damia (Nano, 69'; De las Cuevas, Oier, Silva, Armenteros; Nino (Loe, 80') eta Sola (Llorente, 88').
Golak:
1-0 (23'): El Arabi.
2-0, (80'): Siqueira, penaltiz.
3-0, (93'): Buonanotte.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa