Osasuna
4-0
Erredakzioa
Gorritxoek 3-0 galdu dute Valentziaren aurka Mestallan, eta oso egoera zailean da talde nafarra. Arribas eta Timor egotzi ditu epaileak, eta ezingo dute datorren jardunaldiko partida jokatu.
Ricardo Costa Osasunari sartutako gola (2-0koa) ospatzen. Argazkia: EFE
Osasunak 4-0 galdu du Valentziaren aurka Mestallan, eta talde gorritxoak gero eta gertuago ditu jaitsiera postuak. Bederatzi jokalarirekin bukatu du partida Osasunak Arribas eta Timor egotziak izan baitira.
Partida parekatuta hasi da, eta bi taldeek abaguneak sortu dituzte. Norgehiagokako lehen abagunea Osasunarentzat izan da. Kike Solak jokaldi bikaina egin du, eta Mathieuk ia bere atean sartu du gola. Jarraian, Valentziaren erantzuna etorri da, baina Soldadoren boleakada kanpora joan da. Markagailuan aurrea hartzeko aukera izan du 22. minutuan Osasunak, baina De las Cuevasen jaurtiketak ez du Guaitak defendatzen duen atea zulatu. Ordutik aurrera Valentzia izan da nagusi. Valverdek zuzentzen duen taldea Osasuna baino gehiago izan da lehen zatiko azken ordu laurdenean, eta atsedenaldira iritsi orduko bi gol sartu ditu. 39. minutuan Soldadok sartu du 1-0ekoa. Oso adi egon da Valentziako aurrelaria, eta area barruan solte geratu den baloia sare barrura bidali du talde gorritxoko defentsei aurrea hartuta. Bost minutu geroago, Ricardo Costak 2-0ekoa sartu du kornerra ondo errematatu, eta baloia sare barrura bidalita.
Bigarren zatiaren hasieran Osasunak aldeak murriztea izan du helburu, baina ezer gutxi egin ahal izan du Valentziak ez baitio utzi. Norgehiagokako 59. minutuan, epaileak txartel gorria atera dio Arribasi Soldadori area ertzean egindako faktagatik, eta Osasuna jokalari bat gutxiagorekin geratu da. Arribasek egindako faltaren ondorioz etorri da Valentziaren hirugarren gola. Banegak maisuki jaurti du falta, eta Andres Fernandez atezainak ezin izan du ezer egin gola eragozteko.
Partida maldan gora jarri zaio Osasunari, eta azken minutuak bederatzi jokalarirekin jokatu ditu talde gorritxoak Timorrek bigarren txartel horia ikusi baitu. Gainera, azken minutuan Valentziaren aldeko penaltia adierazi du epaileak, eta Jonasek laugarren gola sartu du hamaika metroetatik (4-0).
Fitxa teknikoa:
4 - Valentzia: Guaita, Joao Pereira, Ricardo Costa, Mathieu (Victor Ruiz, 80. min), Guardado, Parejo, Tino Costa, Jonas, Banega, Canales (Cissokho, 45. min) eta Soldado (Valdez, 76. min).
0 - Osasuna: Andres, Oier, Flaño, Arribas, Nano, Raul Loe (Massoud, 56. min), Silva, Cejudo, Timor, De las Cuevas eta Sola (Lolo, 58. min) (Marc Bertran, 72. min).
Golak: 1-0, 39. min: Soldado. 2-0, 44. min: Ricardo Costa. 2-0, 59. min: Banega. 4-0, 94. min: Jonas.
Epailea: Del Cerro Grande.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa