Osasuna
0-2
Erredakzioa
Mendilibarren gizonek partida kaskarra jokatu dute Nafarroako Erresuman. Kike Solak talde gorritxoa aurretik jartzeko aukera nabarmena izan du baina golak kataluniarrek egin dituzte.
Osasunak atzera pausoa eman du salbaziora bidean. Efe.
Espanyolek esku-eskura du datorren urtean lehen mailan jokatzen jarraitzea Nafarroako Erresuman Osasunaren aurka lortutako garaipenari esker (0-2). Hector Moreno mexikarrak egin du lehen gola bigarren zatiko bosgarren minutuan, eta bigarrena eta azkena Wakasok egin du legezko denbora bukatuta.
Gorritxoak iparra galduta atera dira berdegunera lehen minutuetan. Espanyol ere ez da oso fin ibili baina kataluniarrenak izan dira jokaldi arriskutsuenak. 30. minutuan, Stuanik Sergio Garciari egindako erdiraketa arriskutsua desbideratzea lortu du Rubenek, partidako lehen aurkel garbian.
Minutu bat geroago iritsi da Osasunaren gol aukera handia: Lolok kontraerasoa antolatu du, pasea De las Cuevasi eman dio eta honek pase bikaina egin dio Kike Solari. Aurrelaria bakar-bakarrik zegoen eta ate osoa zuen berarentzat, baina baloia ezustean kanpora errematatu du.
Javier Aguirrek Simao aldageletara bidali eta Wakaso sartzea erabaki du. Wakasok ateratako lehen kornerrean Hector Morenoren gola iritsi da. Mexikarra nafarren defentsa osoari aurrea hartu dio eta Espanyol aurretik jarri du markagailuan bigarren zatiko seigarren minutuan.
Gol horren ondorioz, Osasuna zertxobait suspertu da eta berdinketaren bila hasi da. Zenbait aukera izan dituzte, baina Silvak, Armenterosek eta De las Cuevasek ez dute kataluniarren atea zulatzen asmatu.
Epaileak gainera baliorik gabe utzi du Ninok 69. minutuan sartutako gola, jokalaria jokoz kanpo zegoelako. Baimendutako denbora bukatuta zegoela, 0-2koa egin du Wakasok. Espanyolen garaipenak Osasuna jaitsiera postuetatik bost puntura utzi du. Kataluniarrek, berriz, salbazioa poltsikoan dute ia.
Fitxa teknikoa:
0 - Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Ruben (Llorente, 86.min), Arribas, Oier; Lolo (Puñal, 64. min), Silva; Armenteros, Nino, De las Cuevas (Masoud, 81. min); eta Kike Sola.
2 - Espanyol: Kiko Casilla; Javi López, Colotto, Héctor Moreno, Víctor Álvarez; Forlín, Baena (Petrov, 86. min); Stuani, Verdú (Tejera, 77.min), Simao (Wakaso, 46. min); y Sergio García.
Golak: 0-1, 51. min: Hector Moreno. 0-2, 91. min: Wakaso
Epailea: Gil Manzano (Extremadurakoa). Txartel horia atera die Arribas (18. min), Oier (68. min), Marc Bertran (76. min) eta Silva (81. min) Osasunako jokalariei eta Stuani (12. min), Hector Moreno (36. min), Colotto (54. min) y Javi Lopez (71. min), Espanyolekoei.
Iruzkinak
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa