16:09

Osasuna

1-3

Osasunak bolada txarrari amaiera eman dio Valladolidi irabazita

Erredakzioa

Rubenek bere atean sartu du gola (1-0), baina Kike Solak bi gol sartu ditu bigarren zatian partidari buelta emateko (1-2), eta De las Cuevesek utzi du norgehiagoka erabakita 1-3koarekin.

  • Valladolid-Osasuna. Efe.

    Osasunak 1-3 irabazi dio Valladolidi Jose Zorrillan. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak garaipen garraintzitsua eskuratu du Valladoliden aurka (1-3) Jose Zorrillan. Talde gorritxoak amaiera eman dio bolada txarrari, eta jaitsieratik aldentzea lortu du.

Partida hasiera borraktua izan zen, eta bi taldeei asko kosta zitzaien abagune argiak sortzea. Norgehiagoka 11. minutuan aldatu zen. Rubenek hegaletik zetorren erdiraketa desbideratu nahi zuen, baina zoritxarrez bere atean sartu zuen gola (1-0).

Osasunak gola hartu eta jarraian izan zuen partida berdintzeko aukera, baina De las Cuevasek egindako jaurtiketa gutxigatik kanpora joan zen. Ninok ere gola sartzeko aukera izan zuen 19. minutuan, baina ate aurrean egindako errematea indarge joan zen atezainaren eskuetara. Valladolidek ere eman zuen bere erantzuna, baina Andres Fernandezek etxeko taldearen gola eragotzi zuen Ebertekin izan zuen buruz burukoa bikain konponduta. Osasunako atezainak beste gelditu bikain bat egin zuen Manuchoren jaurtiketa indartsuari erantzun bikaina emanda. Bi taldeek abaguneak izan zituzten atsedenaldira iritsi aurretik. De las Cuevasek bi abagune huts egin zituen. Ondoren, 43. minutuan, Arribas gola bere atean sartzekotan egon zen, baina zorionez bere burukada zutoinaren ondotik kanpora joan zen. 46. minutuan Ninok abagune argia izan zuen, baina area barrutik egindako errematea arazorik gabe harrapatu zuen Dani Hernandez atezainak. Lehen zatia etxeko taldearen aldeko 1-0eko emaitzarekin bukatu zen.

Bigarren zatiari ezin hobeto ekin zion Osasunak. 49. minutuan partida berdintzea lortu du talde gorritxoak Kike Solak sartutako golari esker (1-1). Gol honek min egin zion Valladolid, eta Djukicek zuzentzen duen taldea galduta ibili zen bigarren zatian. Osasuna jaun eta jabe izan zen gola sartu ostean, eta 59. minutuan 1-2koa sartu zuten nafarrek. Berriro Kike Sola izan zen golegilea.

Valladolidek ez zuen Osasunaren bigarren golari erantzuteko gaitasunik azaldu, eta Mendilibarrek zuzentzen duen taldeak, partida erabakita utzi zuen 69. minutuan De las Cuevasek sartutako golarekin (1-3). Osasunak azken minutuetan ez zuen arazorik izan defentsako lanean, eta garaipenak ez zion ihes egin talde gorritxoari.

Fitxa teknikoa:

1 - Real Valladolid: Dani Hernandez; Rukavina, Rueda, Marc Valiente, Balenziaga; Ebert (Valdet Rama, 71. min), Rubio, Sastre, Bueno (Omar, 60. min); Oscar eta Manucho (Guerra, 73. min).

3 - Club Atletico Osasuna: Andres; Marc Bertran, Ruben, Arribas (Oier, 45. min), Damia (Puñal, 46. min); Armenteros, Lolo, Silva, De las Cuevas (Cejudo, 80. min); Nino eta Kike Sola.

Golak: 1-0, 11. min: Rubrn (b.a); 1-1, 49. min: Kike Sola; 1-2, 59. min: Kike Sola; 1-3, 68. min: De las Cuevas.

Epailea: Perez Lasa.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena