Osasuna
2-1 galdu du Betisen aurka
Erredakzioa
Jorge Molinak sartu du 1-0ekoa lehen zatian. Gato Silvak banakoa (1-1) ezarri du 73. minutuan, eta 78.ean Ruben Castroren golak (2-1) eman dio garaipena Betisi.
Betisek 2-1 irabazi dio Osasunari. Argazkia: EFE
Osasunak 2-1 galdu du Betisen aurka Benito Villamarin zelaian, eta ez du jaitsiera postuetatik aldentzea lortu. Gorritxoak jaitsiertik bost puntura daude, baina Celtak jardunaldi honetako partida jokatzeke du oraindik.
Lehen zatia oso lehiatua izan da, eta erritmo bizia ezarri diote bi taldeek. Norgehiagokako lehen abagunea Betisek izan du, baina Andres Fernandezek andaluziarren gola eragotzi du Jorge Molinaren erremateari erantzun bikaina emanda. Osasuna saiatu da Betisek sortutako abaguneari erantzuten, baina ez du Adrianen ate inguruan arriskua sortzeko bidea aurkitu hamazapigarren minutura arte. Minutu horretan Betiseko atezainak gelditu erantzun dotorea eman dio Armenterosen jaurtiketari. Jarraian, 19. minutuan, Betisek 1-0eko sartu du Jorge Molinaren bitartez. Campbellek erdiraketa ona egin du, eta Betiseko aurrelariak ez du huts egin Osasunaren ate aurrean.
Gola hartuta Osasunak ez du abagune argirik sortu, eta Betisek bigarren gola sartzeko aukera izan du atsedenaldira iritsi orduko; Juan Karlosen errematea, ordea, kanpora joan da. Horrenbestez, lehen zatia 1-0ekoarekin bukatu da.
Bigarren zatian hobeto jokatu du Osasunak. Mendilibarrek Oier eta Kike Sola berdegunetik kendu ditu, eta Masoud eta Cejudo sartu ditu. De las Cuevasek sortu du bigarren zatiko lehen abagunea, baina Adrianek erantzun ona eman dio jaurtiketari. Talde gorritxoa gero eta hobeto jokatzen hasi da, eta 74. minutuan Gato Silvak banakoa sartu du (1-1), erremate on batekin.
Pozak, ordea, ez dio asko iraun Osasunari. 78. minutuan Ruben Castrok 2-1ekoa sartu baitu. Pabonek pase sakona eman dio, aurrelaria Andres Fernandezen aurrean bakarrik geratu da, eta ez du barkatu.
Azken minutuetan Osasunak ez du berdinketa lortzeko abagune argirik sortu, eta ez da partida berdintzeko gai izan. 89. minutuan Gato Silvak txartel gorria ikusi du, eta Osasuna hamar jokalarirekin geratu da. Azkenean, 2-1eko emaitzarekin bukatu da partida Benito Villamarinen.
Fitxa teknikoa:
2 - Real Betis: Adrian, Angel, Amaya, Paulao, Nacho; Beñat (Pabon, 77. min) (Fausto 83. min), Cañas; Juan Carlos, Ruben Castro, Joel Campbell (Nono, 63. min); eta Jorge Molina.
1 - Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, M. Flaño, Arribas, Damia; Lolo, Silva; Oier (Cejudo, 46. min), De las Cuevas (Nino, 82. min), Armenteros, Kike Sola (Masoud, 46. min).
Golak: 1-0: 19. min. Jorge Molina. 1-1: 74. min, Cejudo. 2-1: 79. min. Ruben Castro.
Epaileak: Alejandro Hernandez.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:15 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa