08:47

Osasuna

0-2 Ciutat de Valencian

Osasunak garaipen garrantzitsua lortu du Levanteren aurka

Erredakzioa

Talde nafarrak 0-2 irabazi du Ciutat de Valencian. Etxeko taldea nagusi izan da lehen zatian, baina gorritxoek hobeto jokatu dute bigarrenean. Masoudek eta Kike Solak sartu dituzte golak.

3:02
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak garaipen garrantzitsua lortu du Levanteren aurka Ciutat de Valencian (0-2), eta jaitsiera postuetatik aldendu da. Bost puntuko abantaila dute gorritxoek Celtarekiko.

Erritmo biziarekin ekin zioten partidari bi taldeek, baina minutuak pasa ahala Levante hasi zen nagusitzen. Etxeko taldeak sortu zituen lehen zatiko abagune argienak, eta Andres Fernandez izan zen Osasunako jokalari onena lehen 45 minutuetan.

Zazpigarren minutuan Andres Fernandezek erantzun bikaina eman zion Martinsen erremateari, eta Levanteren gola eragotzi zuen. Osasunaren erantzuna 12. minutuan etorri zen, baina Keylor Navas atezainak gelditu bikaina eginda desbideratu zuen De las Cuevasen jaurtiketa indartsua. Lehen zatiko abagune argiena Levantek izan zuen 17. minutuan; Andres Fernandez ikusgarri ibili zen Martinsekin izandako buruz burukoa irabazita. Levante jaun eta jabe zen. Juan Ignacio Martinezek zuzentzen duen taldea eroso zebilen Ciutat de Valenciako berdegunean, eta atsedenaldia baino lehen Ballesterosek egindako erremateak zutoina jo zuen. Etxeko taldeak abaguneak izan zituen arren, lehen 45 minutuak golik gabe bukatu ziren (0-0).

Bigarren zatian Osasunak hobeto jokatu zuen. Defentsan sendo ibili ziren Mendilibarrek zuzentzen dituen mutilak, eta gola sartzeko abagune argiak izan zituen. Norgehiagokako 59. minutuan Damiak jokaldi ona egin zuen, pase dotorea eman zion Arribasi, eta bere jaurtiketak langa jo zuen. Zazpi minutu geroago, Levanteko Keylor Navas atezainak Osasunaren gola eragotzi zuen Armenterosen jaurtiketari erantzun bikaina emanda.

Bazirudien partida golik gabe amaituko zela, baina 88. minutuan Masoudek jaurtiketa bikaina atera zuen area ertzetik, eta 0-1ekoa sartu zuen. Gol bikaina sartu zuen Iraneko jokalariak. Gola hartuta, etxeko taldea berdinketa lortzen saiatu zen, baina Levantek ez zuen abagune argirik sortu. Azken minutuan, Kike Solak Osasunaren garaipena biribildu zuen, 0-2ko erabakiorra sartuta.

Fitxa teknikoa:

0. Levante: Kelyor Navas, Vyntra, Ballesteros, David Navarro, Juanfran; Diop (Barkero, 66. min), Iborra, Rios (Valdo, 68. min), Ruben; Michel (Dudka, 73. min) eta Martins.

2. Osasuna: Andres, Marc, Ruben; Arribas, Damia; Oier (Puñal, 84. min), Silva, Raoul Loe, De Las Cuevas (Masoud, 80. min); Armenteros eta Nino (Kike Sola, 73. min).

Golak: 0-1, 88. min: Masoud. 0-2, 94. min: Kike Sola.

Epailea: Gonzalez Gonzalez.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena