Osasuna
21. jardunaldia
Erredakzioa
Gorritxoek ezin izan dute Bartzelona garaitu (5-1). Arribas 27. minutuan kanporatu dute, eta etxeko taldeak dena izan du alde.
Albisteak (2)
Osasunak ezin izan du Bartzelonaren aurka ezer egin. BBVA Ligako liderrak lehenengo ordu erdian utzi du erabakita partida. Mendibilarren defentsa aurreratuak hutsune gehiegi utzi dizkio Messiri. Argentinarraren golak aldea ezarri du markagailuan 11. minutuan.
Gorritxoek neurketa berdindu dute, Loeren golari esker. Bartzelona Osasuna itotzea lortzen ari zen, baina Osasunako jokalariak baloia sartu du Valdesen atean, zutoinetik hurbil. Nafarroako taldearen planteamendu ausarta zapuztuta geratu da 27. minutuan. Arribasek eskuarekin gelditu du Alvesek jaurtitako baloia, area barruan, eta bigarren txartel horia ikusi du.
Messik ez du penaltia huts egin. Partida osoan zehar barkamenik gabe aritu da, eta lau gol sartu dizkio Osasunari. Pedrok ere berea egin du, atsedenaldia heldu baino minutu gutxi lehen.
Bartzelona erraz aritu da Osasunaren hamar jokalariren kontra. Markagailuko aldea ez da gehiago handitu, zutoinari eta Andres Fernandez atezainari esker, Messi eta Villaren saiakeretan. Teixeira Vitienesen erabaki zorrotzak markatutako norgehiagoka behar baino lehen bukatu da.
FITXA TEKNIKOA
Bartzelona: Valdes, Alves, Puyol, Mascherano, Adriano, Sergio Busquets (Song, 74. min), Xavi (Fabregas, 66. min), Thiago, Villa, Messi eta Pedro (Alexis, 61. min).
Osasuna Fernandez, Marc Bertran, Arribas, Flaño (Rubén, 68. min), Nano, Lolo, Raoul Loe, Oier, Cejudo (Puñal, 46. min), De las Cuevas (Masoud, 46. min) eta Llorente.
Golak:
1-0, 11. min: Messi
1-1, 23. min: Loe.
2-1, 28. min: Messi (p.)
3-1, 41. min: Pedro
4-1, 56. min: Messi
5-1, 58. min: Messi
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa