16:56

Osasuna

Entrenamendua

Aimar Oroz taldekideekin entrenatzen hasi da berriz

EITB

Jokalari arazuriarrak hilabete eta erdi darama zelaietatik kanpo, ezkerreko oin-zolako faszian lesioa zeukalako; ostegun honetan taldekideekin entrenatu du.

  • Aimar Oroz, IRUDIA: EUROPA PRESS

    Aimar Oroz, IRUDIA: EUROPA PRESS

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aimar Orozek Osasunako taldekideekin entrenatu du, ostegun honetan, zelaietatik kanpo hilabete eta erdi eman ostean, ezkerreko oin-zolako faszian zeukan lesioaren ondorioz.

Osasuna lanera bueltatu da Mallorcatik iritsi eta ordu gutxira; izan ere, atzo taldeak Errege Koparen lehenengo kanporaketa gainditu zuen Sant Jordiren aurka (0-5). Partidu guztien ondoren ohikoa den bezala, taldeak lan konpentsatzaile eta birsortzailearen bidez entrenatu du, jokatutako minutuen arabera. Goizak berri onak ekarri ditu: Aimar Oroz taldekideekin entrenatzen hasi da.

Hurrengo egunetan saiatu beharko da, eta taldekideen mailan lehiatzeko beharrezkoa den erritmo fisikoa berreskuratu beharko du. Egun batzuk daramatza bere kontu lanean, eta, jada, Alessio Liscik zelairatzeko moduan dago. Azkeneko sei partiduetan ezin izan du jokatu.

Beste alde batetik, Iker Benito baja izan da entrenamenduan, Errege Kopako partidaren azken minutuetan eskuineko belaunean traumatismoa izan du eta. Benitori froga medikoak eginen dizkiote, lesioaren larritasuna zehazteko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena