Munduko Txapelketa
3. eta 4. postuak
Agentziak | EITB MEDIA
Partidako lehen gola Rolfök egin du, penaltiz, 30. minutuan. Bigarrena, berriz, Asllanik sartu du, 62.ean.
Suedia-Australia, 3. eta 4. posturako partida. Argazkia: Efe.
Suediako selekzioa Australian eta Zeelanda Berrian jokatzen ari den Futboleko Munduko Txapelketako hirugarren postua lortu du, etxeko taldeetako bati., Australiri, 2 eta 0 irabazita, 3. eta 4. postuk erabakitzeko jokatu duten norgehigokan. Rolfö eta Asllani izan dira neurketako bi golegileak.
Partidako lehen minutuetan, Suedia australiarren areara gerturatu da hegaletatik egindako erdiraketa arriskutsuekin, eta etxeko taldeak defentsan jarri behar izan ditu ahalegin guztiak. Europarrak aurkariak estutu dituzte lehen 15 minutuetan, eta Australiak lanak izan ditu Blacktenius, Rölfo eta gainontzeko jokalariak eusteko.
Ondoren, Australiak hobera egin du, baina hobekuntza horrek gutxi iraun du. Matildak hobeto aritu izan direnean, eta zaleak jo eta ke animatzen izan dituztenean, penaltiaren jokaldia iritsi da. Fridolina Rolfö Bartzelona taldeko jokalariaren jaurtiketa batek langan jo du eta ondoren Huntek penaltia egin du, Blacktenius area barruan lurrera botata. Antza nahi gabe emandako bultzada txikiak suediarrak oreka galtzea eragin du eta nahikoa izan da epaileak, VARa kontsultatu ostean, penaltia adierazteko.
Rölfok ez du jaurtiketan hutsik egin eta 1 eta 0ekoa ezarri du markagailuan, eskuineko zutoinetik oso gertu jaurtita partidako 30. Minutuan. Gola kolpe handia izan da australiarrentzat, erasoan lekuak aurkitzen ari ziren momentuan.
Bigarren gola atsedenaldiaren ostean iritsi da, Kosovare Asllani kapitainak egin du. Bigarren gol horrek Brisbaneko estadioan izan diren zaleak mututu ditu eta brontzea eman die Suediako jokalariei.
Fitxa teknikoa:
2 – Suedia: Zecira Musovic; Jonna Andersson, Magdalena Eriksson, Amanda Ilestedt, Nathalie Bjorn; Elin Rubensson, Filippa Angeldal, Kosovare Asllani (67. min, Lina Hurting); Fridolina Rolfö, Johanna Kaneryd (89. min, Linda Sembrant), Stina Blackstenius (67. min, Rebecka Blomqvist).
Hautatzailea: Peter Gerhardsson
0 – Australia: Mackenzie Arnold; Steph Catley, Clare Polkinghorne (74. min, Alex Chidiac), Clare Hunt, Ellie Carpenter (74. min, Courtney Nevin); Katrina Gorry (60. min, Emily Van Egmond), Kyra Cooney-Cross; Caitlin Foord, Hayley Raso (60. min, Cortnee Vine), Sam Kerr, Mary Fowler.
Hautatzailea: Tony Gustavsson.
Golak: 1-0, 30. min: Fridolina Rölfo, penaltiz. 2-0, 62. min: Kosovare Asllani.
Epailea: Cheryl Foster (Erresuma Batua). Txartel horia atera die Katrina Gorry (46. min) eta Elin Rubensson (89. min) jokalariei.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa