Munduko Txapelketa
MULTZOEN FASEA
EITB MEDIA
Frantziako eta Jamaikako selekzioek berdindu egin dute golik gabeko partida oso parekatuan. Lehia 10 jokalarirekin bukatu arren, jamaikarrek emaitza ona lortu dute selekzio indartsu baten aurka.
Estelle Cascarino (Frantzia) eta Solai Washington (Jamaika) baloi baten lehian. Argazkia: EFE
Albisteak (10)
Frantziak eta Jamaikak hutsean berdindu dute Sidneyko futbol-zelaian jokatutako F multzoko lehen partidan. Frantziarrak, txapeldun izateko faboritoetako bat, ez dute euren bertsiorik onena eman eta, zelaian nagusi izan arren, ez dira gola egiteko gai izan.
Azken bost minutuetan izan dira neurketako aukerarik argienak: Frantzia garaipena lortzear izan da Kadidiatou Dianiren jaurtiketa indartsu baten bidez, eta bi taldeak aurreko 85 minutuetan baino gehiago iritsi dira ate ingurura.
Partida amaitzeko lau minutu falta zirenean, Khadija Shaw izar jamaikarra kaleratu egin dute, Renardi egindako falta gogor batengatik bigarren txartel horia jaso ostean.
Frantziak bere nagusitasun numerikoa aprobetxatu du eta partida irabaz zezakeen, baina Rebecca Spencer atezainaren geldituek eta, orokorrean, Jamaikako taldearen erresistentziak frantziarren garaipena ekidin dute.
Berdinketa historiko honi esker, Jamaikak bere lehen puntua lortu du Munduko Txapelketan.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa