12:20

Munduko Txapelketa

Qatar 2022

Argentinak mendean hartu du Herbehereetako selekzioa penaltietan, eta Kroazia izango du aurkari finalerdietan

EITB Media

Argentinako selekzioak Munduko Txapelketako finalerdietarako txartela bereganatu du, final laurdenetan Herbehereei irabazita. Neurketa bina berdinduta amaitu da (2-2), luzapenean ez da golik egon, eta penaltietan nagusi izan dira argentinarrak (3-4)

  • Argentina

    Argentinako jokalariak finalerdietarako sailkapena opatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Argentinak mendean hartu du Herbehereetako selekzioa penaltietan ostiral honetan Qatarko Munduko Txapelketako final-laurdenetan, eta finalerdietarako txartela bereganatu du. Kroazia izango da argentinarren aurkaria finalaurrekoetan.

Neurketa bina berdinduta amaitu da (2-2), luzapenean ez da golik egon, eta penaltietan nagusi izan dira argentinarrak. Hego Amerikako taldeak lau gol sartu ditu penaltietan; Europakoak, aldiz, hiru.

Lehen zatia parekatua izan da, eta abagune gutxikoa. Bazirudien lehen 45 minutuak golik gabe amaituko zirela, baina Argentinak gola sartu du 37. minutuan; Nahuel Molina izan da golegilea (0-1), Messiren pasea jaso eta erremate onarekin Noppert atezaina gaindituta.

Bigarren zatian Argentina izan da baloiaren jabe. Hego Amerikako selekzioak erritmo motela ezarri dio neurketari, eta nahiko eroso jokatu du. Messik  eman du abisua 63. minutuan, falta jaurtiketa baten bitartez. Ondoren, zortzi minutu beranduago, Mateu Lahoz epaile espainiarrak argentinarren aldeko penaltia adierazi du, Dumfriesek Acuñari area barruan falta egin diolako. Messik 0-2koa jarri du markagailuan, penaltia sartuta.

Bazirudien neurketa kontrolpean zuela Argentinak, baina 83. minutuan Wout Weghorstek (1-2) aldeak murriztu ditu, erremate bikain batekin Emiliano Martinez atezaina gaindituta.

Gol horren ostean, erasora jo du Herbehereetako selekzioak. Erdiraketen bidez arazoetan jarri du argentinarren defentsa. Mateu Lahoz epaileak 10 minutu gehitu dizkio bigarren zatiari, eta, azken jokaldian, Herbehereek berdinketaren gola lortu dute; Koopmeinersek falta motzean atera du denek zuzenean jaurtiko zuela uste zutenean, eta Wout Weghorstek binakoa jarri du markagailuan (2-2), baloia area barruan jaso eta atezaina gaindituta.

LUzapenean Argentina izan da nagusi, eta abagune paregabeak izan ditu; zutoinek eta Noppert atezainak, ordea, eragotzi egin dute argentinarrek golak sartzea. Ondorioz, penalti jaurtiketean erabaki da finalerdietarako txartela.

Argentinak bere lehen bi penaltiak sartu ditu Messiren eta Paredesen bidez (0-2), baina Herbehereetako selekzioak huts egin du lehen bi jaurtiketetan; Emiliano Martinezek gelditu egijn ditu Van Dijkek eta Steven Berghuisek jaurtitako penaltiak. Ondoren, Teun Koopmeiners herbeheretarrak ez du barkatu (1-2), ezta Gonzalo Montiel argentinarrak ere (1-3). Wout Weghorstek (Herbehereak) gola sartu du (2-3). Enzo Fernandezek (Argentina) kanpora bdidali du jaurtiketa, eta lehia estutu egin da. Herbehereetako Luuk De Jongek ez du kale egin (3-3), baina Lautaro Martinezen golarekin (3-4) Argentinak lortu du garaipena eta finalerdietarako txartela.

Fitxa teknikoa:

2 - Herbehereak: Andries Noppert; Jurrien Timber, Nathan Ake, Virgil Van Dijk, Denzel Dumfries; Marten De Roon (Teun Koopmeiners, 46. min), Frenkie DE Jong, Daley Blind (Luuk De Jong, 65. min); Steven Bergwijn (Steven Berghuis, 46. min), Cody Gakpo (Noa Lang, 113. min) eta Memphis Depay (Wout Weghorst, 79. min).

2 - Argentina: Dibu Martinez; Nahuel Molina (Gonzalo Montiel, 105. min), Cristián Romero (Germán Pezzella, 78. min), Nicolas Otamendi, Lisandro Martinez (Angel Di Maria, 112. min), Marcos Acuña (Nicolás Tagliafico, 78. min); Rodrigo De Paul (Leandro Paredes, 67. min), Enzo Fernandez, Alexis Mac Allister; Leo Messi eta Julian Alvarez (Lautaro Martinez, 81. min).

Golak: 0-1, 35. min: Nahuel Molina; 0-2, 73. min: Messi, penaltiz; 2-1, m.83: Wout Weghorst; 2-2, 101: Wout Weghorst.

Penaltiak: 0-0: Van Dijk, Dibu Martinezek gelditu; 0-1, Messi: gola; 0-1, Steven Berghuis, Dibu Martineze gelditu; 0-2, Leandro Paredes, gola; 1-2, Teun Koopmeiners, gola; 1-3, Gonzalo Montiel, gola; 2-3, Wout Weghorst, gola; 2-3, Enzo Fernández, kanpora; 3-3, Luuk De Jong, gola; 3-4, Lautaro Martinez, gola.

Epailea: Antonio Mateu Lahoz (ESP). Txartel horiak atera dizkie Walter Samuel, Lionel Scaloni hautatzailearen laguntzaileari, Marcos Acuña, Cristian Romero, Lisandro Martínez, Leandro Paredes, Leo Messi, Nicolás Otamendi, Gonzalo Montiel eta German Pezzella Argentinako joklariei, baita Jurrien Timber, Memphis Depay, Steven Berghuis eta Wout Weghorst (aulkian zela) Herbehereetako futbolariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    27 14:00 - 16:30 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (4. etapa)
    27 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Dario vs Laso

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena