Munduko Txapelketa
Qatar 2022
A. B. E. | EITB Media
Bana berdinduta amaitu da A multzoko bigarren jardunaldia itxi duen norgehiagoka. Emaitza honen ondorioz, Qatar aurrera egiteko aukera gabe geratu da.
Timber (Herbehereak) eta Valencia (Ekuador), partidako jokaldi baten. Argazkia: EFE
Herbehereetako eta Ekuadorko selekzioek bana berdindu dute (1-1) ostiral honetan (azaroak 25) Munduko Txapelketako A multzoko bigarren jardunaldia itxi duen partidan. Emaitza honen ondorioz, Qatar aurrera egiteko aukera gabe geratu da.
Ondo ekin dio neurketari Herbehereetako selekzioak, laugarren minutuan gola sartuta; Gapkok ate barruan sartu du baloia (1-0), area kanpotik egindako jaurtiketarekin Galindez atezaina gaindituta.
Norgehiagokako lehen golaren ostean, etenak izan dira nagusi, bi taldeek falta asko egin baitituzte. Pixkanaka, Ekuador hasi da nagusitzen eta abaguneak sortzen. Noppert atezainak eragotzi du Hego Amerikako taldearen gola 32. minutuan, Valenciaren jaurtiketari erantzun bikaina emanda. Lehen zatiaren luzapenean Estupiñanek gola sartu du Ekudorrentzat, baina epaileak baliogabetu egin du, jokoz kanpo zegoen Porozok traba egin baitio Noppert.
Erasokor zelairatu da Ekuador bigarren zatian, eta Valenciak banakoa jarri du markagailuan (1-1); Noppert atezainak desbideratu egin du area kanpotik aurkariak egindako jaurtiketa, baina baloia solte geratu da, eta Valenciak ate barrura bultzatu du.
Golak hauspotu egin du Ekuador, bigarren zatiko lehen minutuetan eta lehen zatiaren bigarren erdian ere aurkaria baino gehiago izan den arren. Hegoamerikarrak bigarren gola sartzetik hurbil egon dira 59. minutuan; Gonzalo Plataren jaurtiketa, ordea, ez da atean sartu langa jo ostean.
Azken txanpan, bi taldeei kosta egin zaie abaguneak sortzea. Hala ere, luzapenean Ekuador egon da gola sartzetik gertuago; 91. minutuan Noppert lokartu egin da, eta baloia ez da gutxigatik ate barruan sartu, Rodriguezen bizkarrean jo ostean. Ez da gehiagorako denborarik egon, eta puntu bana lortuta joan dira bi taldeak.
Fitxa teknikoa:
Herbehereak: Noopert; Timber, Van Dijk, Ake; Dumfries, Klaassen (Berguis, 68. min), De Jong, Koopmeiners (De Roon, 70. min), Blind; Bergwijn (Depay, 46. min) eta Gapko (Weghorst, min.70).
Ecuador: Galindez; Preciado, Porozo, Torres, Hincapie, Estupiñan; Plata (Ibarra, 90. min), Mendez, Caicedo, Valencia (Rodriguez, 90. min) eta Estrada (Sarmiento, 73. min).
Golak: 1-0, 6. min: Gakpo. 1-1, 49. min: Enner Valencia.
Epailea: Mustapha Ghorbal. Txartel horia atera dio Mendez (57. min) Ekuadorko jokalariari.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa