22:37

Munduko Txapelketa

QATAR 2022

Richarlisonen bi golek Brasilen nagusitasuna saritu dute Serbiarekiko (2-0)

I. G. | EITB MEDIA

Hiru puntuek G Multzoko lider utzi dute Brasil, Suitzarekin berdinduta.

  • Richarlison bere goletako bat ospatzen

    Richarlison bere goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Richarlison brasildarrak, kalitatezko bi golekin, Serbiaren joko landua eta oso defentsiboa zapuztu du, eta bere selekzioa onenen erritmoan jarri du (2-0).

Tottenham Hotspur taldeko aurrelariak atzean sartuta eta erasora jotzeko asmorik gabe zegoen Serbiaren aurkako partida askatu du. Richarlisonek, Neymarren eta Viniciusen laguntzarekin, aurrelari puruaren lana burutu du.

Brasili kosta egin zaio partida eskura izatea. Izan ere, lehen zatia Munduko Kopako lehen jardunaldi honetako geldoenetakoa izan da.

Viniciusek ere bere aukera izan du bi buruz burukotan huts eginda, lehena abiadura faltagatik eta bigarrena definitzen jakin ez duelako. Raphinhari ere ez zaizkio gauzak askoz hobeto joan, eta atezainarekin egin baitu topo, beste gol-jokaldi bat zapuztuz.

Neymarrek, bere jokaldi onenetako batean, hiru jokalariren artean alde egitea lortu du. Azken kontrolak ihes egin dio, baina Viniciusek tiroa kargatzeko aprobetxatu du, ezin izan dena sarean sartu. Pilota geldi geratu da area barruan, eta Richarlisonek barrura bultzatu du, lehenengoa sartuz.

Viniciusek, beste lasterketa batean, pasea atera du kanpoaldearekin eta Richarlisonekin bat egin du. Brasildarrak pilota ezkerrarekin igo du eta eskuinarekin txilena bat sinatzeko luzatu da, bigarrena bere konturako markatuz.

Hiru puntuek Brasil utzi dute G Multzoko lider, Suitzarekin berdinduta.

 

Fitxa teknikoa

2 - Brasil: Alisson; Danilo, Silva, Marquinhos, Alex Sandro, Casemiro, Paquetá (Fred, 75. min); Vinícius (Rodrygo, 76. min), Raphinha, Neymar (Antony, 79. min); eta Richarlison (Jesús, m.79).

0 - Serbia: V.Milinkovic-Savic; Zivkovic (Radonjic, 57. min), Milenkovic, Velkovic, Pavlovic, Mladenovic (Vlahovic, 66. min); Lukic (Lazovic, 66. min), Gudelj (Ilic, 57. min); Milinkovic-Savic, Tadic eta Mitrovic (Maksimovic, 83. min).

Golak: 1-0, 62. min: Richarlison. 2-0, 73. min: Richarlison.

Epailea: Alireza Faghani (IRA). Txartel horia atera die Pavlovic (7) eta Gudelj (49) Serbiako jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:50 - 12:15 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:20 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena