19:23

Munduko Txapelketa

QATAR 2022

Espainia gol zaparrada historiko batekin estreinatu da Mundialean Costa Ricaren aurka (7-0)

I. G. | EITB MEDIA

Erdialdeko Amerikako selekzioari sartutako zazpi golek Espainiako selekzioaren gol kopururik handiena suposatzen dute Munduko Txapelketa batean.

  • Espainiako jokalariak gol bat ospatzen

    Espainiako jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako selekzioak Costa Rica jipoitu du (7-0, selekzioaren gol kopuru handiena Munduko Txapelketa batean) asteazken honetan Qatarreko Munduko Txapelketan, Dani Olmo, Asensio, Ferran Torres, Gavi, Carlos Soler eta Alvaro Morata jokalarien golekin.

Costa Ricaren defentsa ez oso hermetikoaren aurrean, Luis Enriqueren taldea nahi bezala aritu da, baloiaren jabe beti, joko distiratsu bat osatzeko lehen ordu erdi ikusgarri batekin.

Partida baloiaren jabetza espainiarrarekin hasi da. Talde gorriak beldurra sartu du hasieratik konbinazio luze batean sortutako aukera baten ondoren, baina Dani Olmoren errematea desbideratuta joan da.

Bi abisu argiren ondoren, Espainiak nagusitasuna aprobetxatu du eta hirugarrenean gola lortu du.

Dani Olmok Gaviren pase bat jaso du aurrealdean eta Keylor Navas gainditu du area barruan baselina batekin, Luis Enriqueren taldea aurreratu eta debuta bideratzeko. Espainiak baloiarekin sakatzen jarraitu du eta, lehen zatiko erdialdean, Asensiok 2-0ekoa jarri du.

Barneraldi batean, Jordi Albak kolpe bat jaso du orkatilan area barruan, epaileak penalti gisa adierazi duena. Ferranek jarri du 3-0ekoa hamaika metroetatik.

Bigarren zatian, Espainiak Costa Ricaren edozein asmo eten du 4-0ekoarekin, Ferran Torresen lana bere bigarren gola osatzeko.

Gol honen ondoren, Luis Enriquek lehen aldaketak egin ditu, Ferran eta Pedriri atseden emanez eta Carlos Soler eta Alvaro Morata zelairatuz. Aldaketek, tartean Alejandro Balde eta Nico Williams, lasaitasun handiagoa eman diote erritmo oso altuari eutsi dion Espainiari.

Costa Rica luzatu egin da zelaian eta Moratak espazio gehiago izan du. Haietako batean Gaviri golaren pasea eman dio, erdilariak bosgarrena egin zezan. Erdilari katalana Espainiako historiako golegilerik gazteena da Munduko Txapelketetan, 18 urte eta 110 egunekin.

Azkenean talde espainiarrak partida biribildu nahi izan du Soler eta Morataren beste bi golekin.

Fitxa teknikoa

7 - Espainia: Unai Simón; Azpilicueta, Rodri, Laporte, Jordi Alba (Balde, m.64); Busquets (Koke, 64. min), Gavi, Pedri (Carlos Soler, 57. min); Ferran Torres (Morata, 57. min), Marco Asensio (Nico Williams, 69. min) eta Dani Olmo.

0 - Costa Rica: Keylor Navas; Fuller, Duarte, Calvo, Bryan Oviedo (Matarrita, 82. min); Borges (Aguilera, 72. min), Yeltsin Tejeda; Campbell, Bennette (Bryan Ruiz, 61. min), Martínez (Waston, 46. min); eta Anthony Contreras (Zamora, 61. min).

Golak: 1-0, 11. min: Dani Olmo. 2-0, 21. min: Marco Asensio. 3-0, 31. min: Ferran Torres. 4-0, 54. min: Ferran Torres. 5-0, 75. min: Gavi. 6-0, 90. min: Carlos Soler. 7-0, 92. min: Morata.

Epailea: Mohammed Abdulla Mohame (Arabiar Emirreriak). Txartel horia atera die Calvo (68) eta Campbell (95) Costa Ricako jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena