Munduko Txapelketa
CATAR 2022
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Hutsean berdindu dute dute F multzoa abian jarri duen partidan.
Kroaziako eta Marokoko jokalariak elkar agurtzen partida amaieran. Argazkia: EFE
Albisteak (5)
Informazio gehiago (1)
Kroaziak eta Marokok golik gabe berdindu dute Qatarko Munduko Txapelketako F multzoko lehen partidan, ez baitira gai izan izandako aukera urriak aprobetxatzeko.
Ez da abagunerik egon lehen zatiko azken txanpara arte, Bonok, Sevillako jokalaria den Marokoko atezainak, Nikola Vladicen aukera zapuztu duenean gelditu ikusgarri batekin. Ondoren, Luka Modricek ere izan du markagailua abiarazteko parada, baina areaz kanpotik egindako bere jaurtiketa langa miazkatu du.
Bigarren zatian, ostera, Maroko egon da goletik gertuago, Noussair Mazraoui Bayern Municheko erdiko atzelariaren burukada batekin eta Achraf Hakimik jaurtitako falta batekin.
Hala, Dalicen selekzioak aldarte onez hartu du berdinketa, eta Kanadaren eta Belgikaren aurkako ondorengo norgehiagokei begira jarri da.
Fitxa teknikoa:
0 - Maroko: Yassine Bono; Achraf Hakimi, Nayef Aguerd, Romain Saiss, Noussair Mazraoui (Yahya Attiat-Allal, 60. min); Azzedine Ounahi (Abdelhamid Sabiri, 82. min), Sofyan Amrabat, Selim Amallah; Hakim Ziyech, Youssef En-Nesyri (Abderazak Hamdallah, 81. min), Sofiane Boufal (Ez Abde, 65. min).
0 - Kroazia: Dominik Livakovic; Josip Juranovic, Dejan Lovren, Josko Gvardiol, Borna Sosa; Mateo Kovacic (Lovro Majer, 79. min), Marcelo Brozovic, Luka Modric; Nikola Vlasic (Mario Pasalic, 46. min), Ivan Perisic (Mislav Orsic, 90. min), Andrej Kramaric (Marko Livaja, 71. min).
Epailea: Fernando Rapallin (Argentina). Txartel horiak: Sofyan Amrabat (Maroko).
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa