Munduko Txapelketa
QATAR 2022
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Norgehiagokak protagonista handi bat izan du hasieran, Christian Eriksen daniarra lehiaketa handi batera itzuli baita, 2020ko Eurokopan izandako arazoaren ostean.
Ben Slimane (ezkerrean) eta Christian Eriksen (eskuinean), baloi baten lehian. Argazkia: EITB
Albisteak (5)
Informazio gehiago (1)
Tunisiak eta Danimarkak aukeraz beteriko norgehiagoka eskaini dute D multzoari zegokion lehen jardunaldian, baina hutsean berdinduta amaitu dute, Christian Eriksenen itzulera-festan.
Jael Kadrik zuzentzen duen talde afrikarrak oso sutsu ekin dio lehiari, harmailetan zituen milaka jarraitzaileen babesaren bultzadaz. Baloi bakoitza azkena balitz bezala lehiatu dute lehen minututik eta, ohikoa duen ordenaz eta ausardiaz, ia ustekabekoa eman dio Kasper Hjulmanden taldeari.
Talde nordikoaren aldetik, albisterik onena Christian Eriksenen parte-hartzea izan da. Azken Eurokopan neurketa bat jokatzen ari zela konortea galdu eta ospitalean amaitu baitzuen egun Manchester Uniteden ari den erdilariak. Hala, Eriksen txapelketa handi batera bueltatu da, bere hirugarren Munduko Txapelketa denera, hain justu ere.
Ez da bere partidarik onena izan, ezta bere taldearena ere; haatik, Aymen Dahmen atezainaren esku salbatzailearengatik izan ez balitz, neurketa irabazteko zorian izan dira daniarrak.
Tunisiaren presio erritmoa moteldu egin da denborak aurrera egin ahala, eta Danimarkak hori aprobetxatu du baloi jabetza eskuratu eta arrisku gehiago sortzeko. Hala, gertu izan du gola bai Eriksenen jaurtiketa batean, bai Corneliusek, atetik metro bat baino gutxiagora, baloia zutoinera bidali duenean.
Luzapenean, Danimarkak segundo batzuez amets egin du epaileak bere aldeko penalti bat adieraziko zuela, baina Cesar Arturo Ramos mexikarrak ez du halakorik erabaki VARa begiratu eta gero. Bere aburuz, atzelari tunisiar batek eskuz jotako baloia nahigabekoa izan da.
Fitxa teknikoa:
0 - Danimarka: Kasper Schmeichel, Joachim Andersen, Kjaer (Mathias Jensen, 65. min), Christensen, Kristensen, Delaney (Damsgaard, 46+. min), Hojbjerg, Eriksen, Maehle, Skov Olsen (Lindstrom, 65. min) eta Dolberg (Cornelius, 65. min).
0 - Túnez: Dahmen, Talbi, Meriah, Bronn, Drager (Kechrida, 88. min), Skhiri, Laidouni (Ferjani, 88. min), Abdi, Slimane (Sliti, 67. min), Msakni (Hannibal Mejbri, 80. min) eta Jebali (Khenissi, min. 80).
Epailea: César Arturo Ramos (Mexiko). Txartel horiak: Kristensen eta Jensen (Danimarka) eta Khenissi (Tunisia).
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa