18:52

Munduko Txapelketa

Errusia 2018

Belgikak hirugarren postua lortu du, Ingalaterrari 2-0 irabazita

Agentziak | Erredakzioa

Thomas Meunierrek egin du lehen gola 4. minutuan, eta Hazardek partida erabakita utzi du 82.ean

  • Mertens ta Hazard, bigarren gola ospatzen. Argazkia: Efe.

    Mertens ta Hazard, bigarren gola ospatzen. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Belgikako selekzioak 2 eta 0 irabazi dio Ingalaterrakoari Thomas Meunierrek eta Eden Hazardek egindako golei esker. Ondorioz, Belgikarrek Errusiako Munduko Txapelketako hirugarren postua eskuratu dute, euren historian lortutako sailkapenik onena.

Lehen gola 4. minutuan egin du Meunier Belgikako jokalariak. Jokaldia Romelu Lukakuk hasi du, balota Nacer Chadliri eman dio eta hegalekoaren erdiraketa ate barruan sartu du Meunierrek.

Bigarren zatian, eta Ingalaterra nagusi izan den arren, Belgikak partida erabakita utzi du Hazardek azken minutuetan egindako golari esker. Ingelesek ere gola egiteko aukera argia izan dute Eric Dyerren hanketan baina baloia atepetik atera du Tobey Alderweireld atezainak.

 

Fitxa teknikoa

2 - Belgika: Courtois, Alderweireld, Kompany, Vertonghen, Meunier, Witsel, Tielemans (Moussa Dembele, 78. min), Nacer Chadli (Vermaelen, 39. min), De Bruyne, Eden Hazard eta Romelu Lukaku (Dries Mertens, 60. min).

Entrenatzailea: Roberto Martínez

0 - Ingalaterra: Pickford, Maguire, Stones, Jones; Trippier, Dier, Loftus-Cheek (Delle Ali, 84. min), Delph, Danny Rose (Jesse Lingard, 46. min); Kane eta Sterling (Marcus Rashford, 46. min).

Entrenatzailea: Gareth Southgate

Golak: 1-0, 4. min: Meunier. 2-0, 82. min: Eden Hazard.

 

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    18 Zuzenean 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Laso vs Zabala
    18 Zuzenean 18:30 - 21:45 ERREGINA KOPAKO FINALA | Bartzelona vs Real Sociedad

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena