Munduko Txapelketa
Errusia 2018
Erredakzioa
Frantziako selekzioak 0-2 irabazi dio Uruguari Munduko Txapelketako finalerdietako partida. Varane eta Griezmann izan dira golegileak.
Frantziako jokalariak, Griezmannek Uruguairi sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE
Frantzia da 2018ko Munduko Txapelketako finalerdietara sailkatu den lehen selekzioa. Didier Deschampsek zuzentzen duen taldeak 0-2 irabazi dio Uruguari final-laurdenetako norgehiagoka.
Lehen zatia parekatua izan da, eta bi taldeek izan dituzte abaguneak aurrea hartzeko. Hala ere, Frantziak sartu du lehen zatiko gol bakarra, Varaneren bitartez (0-1). Erdiko defentsak bikain errematatu du Griezmannen erdiraketa.
Bigarren zatian nagusi izan da Frantzia eta Griezmannek neurketa erabakita utzi du 0-2koa sartuta. Ondoren, Uruguai saiatu da aldeak murrizten, baina Frantziak ez dio aukerarik eman aurkariari.
Fitxa teknikoa:
0.- Uruguai: Muslera; Caceres, Godin, Gimenez, Laxalt; Nandez (Urretaviscaya, min. 74), Vecino, Lucas Torreira, Bentancur ("Cebolla" Rodriguez, min. 59); Luis Suarez eta Stuani (Maxi Gomez, min. 59).
Hautatzailea: Oscar Washington Tabarez.
2.- Frantzia: Lloris; Pavard, Umtiti, Varane, Lucas Hernandez; Pogba, Kante; Mbappe (Dembele, min. 87), Griezmann (Fekir, min. 93), Tolisso (N'Zonzi, min. 80); eta Giroud.
Hautatzailea: Didier Deschamps.
Golak: 0-1, min. 40: Varane; 0-2, min. 61: Griezmann.
Epailea: Nestor Pitana (Argentina). Txartel horiak atera dizkie Lucas Hernandez (min. 33), Mbappe (min. 69), Bentancur (min. 38) eta "Cebolla" Rodriguez (min. 69) jokalariei.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa