15:28

Munduko Txapelketa

Final-laurdenak

Euren lorpenik handienak berdindu nahi dituzte Errusiak eta Kroaziak

Agentziak | Erredakzioa

Etxekoen euforia luzatu nahi du anfitrioiak, larunbatean 20:00etan.

  • Igor Afinkeev, Errusiako heroia Espainiari bi penalti gelditu ostean / EFE.

    Igor Afinkeev, Errusiako heroia Espainiari bi penalti gelditu ostean / EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Errusia eta Kroazia aurrez aurre arituko dira finalerdietan Sotxin, larunbatean 20:00etan. Bi selekzioen azken urteetako partidarik garrantzitsuena izango da.

Irabazten badu, anfitrioiak bere lorpen handiena –Ingalaterra 1966ko finalerdiak– berdinduko luke. Espainia kaleratuta, oso baikor daude Errusian. Igor Afinkeev heroi bihurtu dute, 2010eko txapeldunari bi penalti gelditu zizkiolako.

Euforia da nagusi Errusian. Espainiari irabazteko atzean itxita jokatu zuten, eta etxeko afizioaren babesa izanda, Stanislav Txertxesov hautatzaileak joko estiloa aldatuko eta irekiago jokatuko duen zalantza dago.

Zhirkoven lesioaren ondorioz, Fedor Kudriaxov erdiko atzelaria ezker hegalean jar dezake hautatzaileak.

Kasu horretan, Denis Txerixov hamaikakora itzul liteke. Horrekin erasorako jokoa berreskura lezake Errusiak.

Kroaziak ere 1998ko Munduko Txapelketan iritsitako lekura itzuli nahi du. Sucker, Prosinecki, Boban eta konpainiaren selekzioa Frantzia anfitrioiak kanporatu zuen, finalerdietan.

Oso sentsazio onak utzi zituen multzoen fasean, Nigeria, Argentina eta Islandiari irabazita. Final-zortzirenetan Danimarkaren aurka sufritu zuten, baina ondo aritu ziren atzean. Penaltietan erabaki zen neurketa, eta kroaziarrek oinak lurrean dutela ekingo diote Errusiaren aurkakoari.

Luka Modric kapitainak Errusiak Espainiaren aurka erakutsitakoaren "oso joko antzekoa" mantentzea aurreikusten du.

 

UZTEZKO HAMAIKAKOAK

Errusia: Igor Akinfeev; Mario Fernandes, Ilia Kutepov, Sergei Ignaxevotx, Fedor Kudriaxov; Roman Zobnin, Daler Kuziaev; Alexander Samedov, Aleksandr Golovin, Denis Txerixov; eta Artem Dziuba.

Kroazia: Danijel Subasic; Sime Vrsaljko, Dejan Lovren, Domagoj Vida, Ivan Strinic; Ivan Rakitic, Marcelo Brozovic, Ante Rebic, Luka Modric, Ivan Perisic; eta Mario Mandzukic.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena