22:10

Munduko Txapelketa

G MULTZOA | 3. JARDUNALDIA

Belgikak multzoko lehen tokia eskuratu du Ingalaterra garaituta (0-1)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Horrenbestez, belgikarrek Japonia izango dute aurrez aurre final-zortzirenetan, uztailaren 2an.

  • Belgikak G multzoko lehen tokian amaitu du multzoen fasea. Artxiboko argazkia:EFE

    Belgikak G multzoko lehen tokian amaitu du multzoen fasea. Artxiboko argazkia:EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Belgikak 0-1 irabazi dio Ingalaterrari Adnan Januzajek sartu duen gol eder bati esker. Garaipen horrek G multzoko lehen postua eman die belgikarrei; aldiz, Ingalaterrak bigarren tokiarekin konformatu behar izan du.

Hutsean amaitu den lehen zatiaren ostean, Realeko jokalariak aurretik jarri du "Deabru gorrien" selekzioa 51. minutuan, area ertzetik egindako ezkerkada baten bidez. Ondoren, Ingalaterrak abagune oso garbi eduki du emaitza orekatzeko, baina Marcus Rashford aurrelariaren jaurtiketari erantzun bikaina eman dio Thibaut Courtois belgikarren atezainak.

Hartara, Belgikak Japonia izango du aurrez aurre final-zortzirenetan. Partida hori uztailaren 2an jokatuko da, Rostoven. Ingalaterrak, bere aldetik, Kolonbiaren aurka jokatu beharko du egun bat geroago, Moskuko Spartak Stadiumean.

Fitxa teknikoa:

Ingalaterra 0: Pickford; Jones, Stones (Maguire, 46. min), Cahill; Alexander-Arnold (Welbeck, 79. min), Loftus-Cheek, Dier, Delph, Rose; Rashford eta Vardy.

Hautatzailea: Gareth Southgate.

Belgika 1: Courtois; Dendoncker, Boyata, Vermaelen (Kompany, 74. min); Chadli, Tielemans, Dembele, Thorgen Hazard; Januzaj (Mertens, 86. min), Fellaini; eta Batshuayi.

Hautatzailea: Roberto Martinez.

Golak: 0-1, 51. min: Januzaj.

Epailea: Damir Skomina (Eslovenia). Txartel horiak: Tielemans eta Dendoncker (Belgika).

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena