18:45

Munduko Txapelketa

H multzoa | 3. jardunaldia

Japonia final-zortzirenetan da Poloniaren aurka galdu arren

Erredakzioa

Japoniako selekzioak 0-1 galdu du Poloniaren aurka Munduko Txapelketako H multzoko azken jardunaldiko partida, baina Kolonbiak 0-1 irabazi dionez Senegali, japoniarrak sailkatu dira bigarren postuan.

  • Japonia-Polonia. Argazkia: EFE

    Japonia-Polonia (0-1). Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Japoniak 0-1 galdu du Poloniaren aurka jokatu duen 2018ko Errusiako Munduko Txapelketako H multzoko 3. jardunaldiko partida, baina Kolonbiak Senegali 0-1 irabazi dionez, selekzio japoniarra sailkatu da final-zortzirenetara, multzoko bigarren postuan.

Abagune gutxiko partida izan da, eta Bednarekek sartu du neurketako gol bakarra, 60. minutuan. Japonia Senegalekin berdinduta geratu da H multzoan 4 punturekin eta bi taldeek gol kopuru bera sartu eta hartu dutenez, japoniarrek lortu dute bigarren postua, Senegalek baino txartel gutxiago jaso dituztelako hiru jardunaldi hauetan. Japoniak 4 txartel horia jaso ditu Munduko Txapelketan eta Senegalek 6 txartel horia jaso ditu; ondorioz, Japonia sailkatu da 'fair play' delakoagatik.

Fitxa teknikoa:

0 - Japonia: Kawashima; Hiroki Sakai, Yoshida, Makino, Nagatomo; Yamaguchi, Shibasaki; Gotoku Sakai, Okazaki (Osano, m.47); Usami (Inui, m.65); Muto (Hasebe, m.81)

Hautatzailea: Akira Nishino.

1 - Polonia: Fabianski; Bednarek, Glik, Berezynski; Jedrzejczyk, Krychowiak, Goralski; Kurzawa (Peszko, m.80); Grosicki, Lewandowski, Zielinski (Teodorczyk, m.80).

Hautatzailea: Adam Nawalka.

Gola: 0-1: Bednarek.

Epailea: Janny Sikazwe (Zambia). Makinori txartel horia atera dio.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena