18:42

Munduko Txapelketa

F MULTZOA | 3. JARDUNALDIA

Mexikok galdu egin du Suediarekin, baina Hego Korearen garaipenak sailkatu egin du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Mexikarrek 0-3 galdu dute suediarrekin, baina Alemaniak ezin izan dio Hego Koreari irabazi, eta, ondorioz, Mexiko eta Suedia final-zortzirenetan egongo dira.

  • Suediak erraz irabazi dio Mexikori. EFE

    Suediak erraz irabazi dio Mexikori. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mexikok galdu egin du Suediaren kontra (0-3) asteazken honetan F Multzoko azken jardunaldian. Alabaina, porrot horrek ez du oztopatu final-zortzirenetara sailkatu ahal izatea, mesede egin baitio multzoko beste neurketan Hego Koreak Alemania azpiratu izanak (2-0). Horrenbestez, mexikarrek euren multzoko bigarren postuan egin dute aurrera.

Atsedenaldira hutsean heldu dira, baina bigarren zatiko lehen hamabi minutuetan Suediak bi gol erdietsi ditu: lehena, bosgarren minutuan, Augustinssonek lortu du, Claersson taldekidearen erremate-saiakera txar baten aldaratzea aprobetxatuta; bigarrena, zazpi minutu geroago iritsi da, Andreas Granqvist kapitainak epaileak adierazitako penaltia sare barrura sartu duenean.

Norgehiagoka amaitzeko 16 minuturen faltan, Edson Alvarez atzelari mexikarrak bere atean sartu du suediarren hirugarren eta azken gola. Horrenbestez, Suedia F Multzoko lehen postuan igaro da final-zortzirenetara.

Aitzitik, bere partida galdu egin duen arren, Mexiko hurrengo kanporaketan izango da, multzoko beste partidan Alemaniak ezin izan baitio Hego Koreari irabazi.

Fitxa teknikoa:

Mexiko 0: Ochoa; Edson Alvarez, Salcedo, Moreno, Gallardo (Fabian, 62. min); Guardado (Corona, 75. min), Herrera; Layun (Peralta, 89. min), Vela, Lozano; eta 'Chicharito' Hernandez.

Hautatzailea: Juan Carlos Osorio.

Suedia 3: Olsen; Lustig, Lindelöf, Granqvist, Augustinsson; Claesson, Larsson (Svensson, 57. min), Ekdal (Hiljemark, 80. min), Forsberg; Berg (Thelin, 68. min) eta Toivonen.

Hautatzailea: Janne Andersson.

Epailea: Néstor Pitana (Argentina). Txartel horiak: Gallardo, Hector Moreno eta Layun (MExiko); Larsson eta Lustig (Suedia).

Golak: 0-1, 50. min: Augustinsson. 0-2, min. 62. min: Granqvist, de penalti. 0-3, 74. min, Alvarez, bere atean.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena