Munduko Txapelketa
E MULTZOA | 2. JARDUNALDIA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Epaileak penaltia adierazi du 78. minutuan Brasilen alde, baina baliogabetu egin du VAR teknologia erabili ostean.
Neymarrek eta Coutinhok garaipena eman diote Brasili. Argazkia: EFE
Brasilek 2-0 irabazi du Costa Ricaren aurkako partida, Coutinhok eta Neymarrek partidaren luzapenean egin dituzten bi goli esker. Porrot horrekin Erdialdeko Amerikako taldeak ezin izango du final-zortzirenetara sailkatu.
Bartzelonako erdi puntako jokalariak 91. minutuan lortu du gola, E Multzoko bigarren jardunaldiari zegokion norgehiagoka hutsean bukatu behar zela zirudienean. Ondoren, Neymarrek egin du bigarrena, 97. minutuan.
Brasilek aukera ugari izan ditu neurketan zehar, baina Keylor Navas atezaina fin aritu da. Horrez gain, epaileak penaltia adierazi du 78. minutuan Brasilen alde, baina gerora baliogabetu egin du, VAR teknologia erabili ostean.
Horrenbestez, Brasilek lau puntu ditu une honetan, eta partida bat gutxiago duten Serbiaren (hiru) eta Suitzaren (bat) aurretik dago momentuz.
Fitxa teknikoa:
Brasil 2: Alisson; Fagner, Thiago Silva, Miranda, Marcelo; Paulinho (Firmino, 68. min), Casemiro, Coutinho; Willian (Douglas Costa, 46. min), Gabriel Jesus eta Neymar.
Hautatzailea: Adenor Bacchi 'Tite'.
Costa Rica 0: Navas; Gamboa (Calvo, 75. min), Gonzalez, Acosta, Duarte, Oviedo; Venegas, Guzman (Tejeda, 83. min), Borges, Ruiz; eta Ureña (Bolaños, 54. min).
Hautatzailea: Oscar Ramirez.
Golak: 1-0, 91. min: Coutinho; 2-0, 97. min: Neymar.
Epailea: Bjorn Kuipers (Herbehereak). Txartel horiak: Neymar eta Coutinho (Brasil); Acosta (Costa Rica).
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa