Munduko Txapelketa
B Multzoa | 2. jardunaldia
Agentziak | Erredakzioa
Portugalek 1-0 irabazi du Marokoren kontra B Multzoko 2. jardunaldian. Cristiano Ronaldok bere laugarren gola egin du bi partidetan.
Cristiano Ronaldo celebrando gol
B Multzoko 2. jardunaldian Portugalek Maroko gainditu du 1-0 eta ondorioa Errusiako Mundialetik at dira marokoarrak.
Nahiz eta talde afrikarrak hobeto jokatu, batez ere bigarren zatian, Cristiano Ronaldok 4. minutuan buruz egindako gola nahikoa izan da garaipena portugaldarrentzat izateko.
Nahi eta ezin ibili da Maroko, baloiaren jabetza bai, baina gol abaguneekin ez dute asmatu.
Fitxa teknikoa
1 - Portugal: Rui Patricio; Cedric, Pepe, Fonte, Guerreiro; William Carvalho, Joao Mario (Bruno Fernandes, m.70), Moutinho (Adrien Silva, m.88), Bernardo Silva (Gelson Martins, m.59), Guedes; eta Cristiano Ronaldo.
Entrenatzailea: Fernando Santos
0 - Maroko: Munir; Dirar, Benatia, Da Costa, Achraf, Noureddine Amrabat, Al Ahmadi (Fajr, m.85), Boussoufa, Ziyech, Belhanda (Carcela, m.75) eta Boutaieb (El Kaabi, m.69).
Entrenatzailea: Herve Renard
Gola: 1-0, M.4: Cristiano Ronaldo.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa