Munduko Txapelketa
D Multzoa (Lehen jardunaldia)
Erredakzioa
Agueroren gol batek jarri du aurretik Argentina, baina Islandiak azkar berdindu du neurketa Finnbogasonen golari esker. Messik penaltia huts egin du partidako 62. minutuan.
Messik penaltia huts egiten duen unea Islandiaren aurka. Argazkia: EFE
Argentinak eta Islandiak berdindu egin dute (1-1) Errusiako Munduko Txapelketako D multzoko lehen jardunaldiko partida. Neurketako 62. minutuan penalti bat huts egin du Lionel Messik.
Sergio Aguerok sartutako golak (19. min) aurretik jarri du Argentina (1-0), baina pozak ez die asko iraun argentinarrei, Islandiak partida berdindu baitu lau minutu beranduago Finnbogasonek sartu duen golari esker (1-1). Willy Cabalerro atezainak ez du baloia ondo desbideratu eta Finnbogasonek ez du alferrik galdu aukera.
Partidako 62. minutuan, Messik jaurtitako penaltia desbideratu du Halldorsson atezainak, Argentinaren bigarren gola eragotziz.
Ftxa teknikoa:
1 - Argentina: Willy Caballero; Eduardo Salvio, Nicolas Otamendi, Marcos Rojo, Nicolas Tagliafico; Javier Mascherano, Lucas Biglia (Ever Banega, m.54); Maximiliano Meza (Gonzalo Higuain, m.84), Leo Messi, Angel Di Maria (Cristian Pavon, m.76); eta Sergio Aguero.
Entrenatzailea: Jorge Sampaoli
1 - Islandia: Hannes Halldorsson; Birkir Már Saevarsson, Kari Arnason, Ragnar Sigurdsson, Hordur Magnusson; Aron Gunnarsson (Ari Skulason, m.76), Gylfi Sigurdsson, Johann Gudmundsson (Rurik Gislason, m.63), Birkir Bjarnason, Emil Hallfredsson; eta Alfred Finnbogason.
Entrenatzailea: Heimir Hallgrimsson
Golak: 1-0, m.19: Agüero; 1-1, m.23: Finnbogason.
Epailea: Szymon Marciniak (POL).
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa