20:55

Munduko Txapelketa

B MULTZOA. 1. jardunaldia

Cristiano Ronaldok Espainiaren garaipena zapuztu eta multzoko lider bihurtu du Iran

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Portugaldarra izan da jardunaldiko protagonista nagusia, bere selekzioaren hiru golak egin baititu Espainiaren aurkako berdinketan (3-3). Multzoko beste partidan Iranek irabazi egin dio Marokori(0-1).

  • Cristiano Ronaldok faltaz sartu du hirugarren gola. Argazkia: EFE

    Cristiano Ronaldok faltaz sartu du hirugarren gola. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Portugalek, egungo Europako txapeldunak, eta Espainiak berdindu egin dute hiru golera (3-3) Errusiako Munduko Txapelketan jokatu duten lehen partidan. Espainiako selekzioak bi aldiz lortu du markagailua parekatzea, eta aurretik jartzea lortu du ere, Cristiano Ronaldok partida amaitzeko bi minuturen faltan bere hirugarren gola sartu duen arte.

Neurketa hasi eta berehala sartu du Ronaldok neurketako lehen gola, penaltiz; atsedenaldira heldu orduko De Gearen hutsegitea bilatu du, eta Portugalek galdu egin behar zuela zirudienean, angelu-angelutik sartu du gola faltaz.

Espainiako selekzioari dagokionez, Diego Costaren bi golek eta Nacho Fernandezek areaz kanpotik egindako jaurtiketa ikusgarriak markagailua iraultzea lortu dute Ronaldoren hirugarrena heldu baino lehen.

MUNDIAL RUSIA 2018 PORTUGAL ESPANA CRISTIANO RONALDO

Cristiano Ronaldo, jardunaldiko protagonista nagusia. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

Portugal 3: Rui Patricio; Cedric, Pepe, Fonte, Guerreiro; Bernardo Silva (Quaresma, 69. min), William Carvalho, Moutinho, Bruno Fernandes (Joao Mario, 67. min); Gonçalo Guedes (Andre Silva, 80. min) eta Cristiano Ronaldo.

Entrenatzailea: Fernando Santos.

Espainia 3: De Gea; Nacho, Ramos, Piqué, Jordi Alba; Koke, Busquets; Silva (Lucas Vázquez, 86. min), Iniesta (Thiago, min. 69. min), Isco; eta Diego Costa (Iago Aspas, 77. min).

Entrenatzailea: Fernando Hierro.

Golak: 1-0, 4. min: Cristiano Ronaldo, penaltiz. 1-1, 24. min: Diego Costa. 2-1, 44. min: Cristiano Ronaldo. 2-2, 55. min: Diego Costa. 2-3, 58. min: Nacho. 3-3, 88. min: Cristiano Ronaldo.

Epailea: Gianluca Rocchi (Italia). Txartel horiak: Busquets (17. min) eta Bruno Fernades (28. min).

 

Iran: irabazi eta lider da

Futbolaren zortea aldeko izan du Iranek B Multzoari hasiera eman dion partidan, 0-1 irabazi baitio Marokori Aziz Bouhaddouz marokoarrak 95. minutuan bere atean sartu duen gol baten bidez.

Iraneko taldea atzean sartuta egon da ia norgehiagoka guztian zehar, kontraerasoan noiz aterako zain, baina korner batean lortu du sailkapenenean hiru puntu aitortu dizkion gola. Bouhaddouz baloia alderatzen saiatu da, baina kale egin du bere ahaleginean eta Munir taldekidearen sare barrura sartu da baloia.

Garaipen horren bidez, B Multzoko lider jarri da Carlos Queirozek zuzentzen duen taldea, lehen jardunaldia eta gero.

MUNDIAL RUSIA 2018 MARRUECOS IRAN 03 AZIZ BOUHADDOUZ

Bouhaddouzek bere atean sartu du gola. Argazkia: EFE

Maroko 0: Munir; N. Amrabat (S. Amrabat, 75. min), Benatia, Saiss, Achraf; El Ahmadi; Ziyech, Belhanda, Boussoufa, Harit (Da Costa, 82. min); eta El Kaabi (Bouhaddouz, 76. min).

Entrenatzailea: Hervé Renard.

Iran 1: Beiranvand; Rezaeian, Pouraliganji, Chesmi, Haji Safi; Ebrahimi (Montazeri, 79. min); Jahanbakhsh (Ghoddos, 84. min), Shojaei (Taremi, 67. min), Amiri, Ansarifard; eta Azmoun.

Entrenatzailea: Carlos Queiroz.

Gola: 0-1, min. 95: Bouhaddouz, bere atean.

Epailea: Cuneyt Cakir (Turkia). Txartel horiak: Shojaei (9. min), El Ahmadi (33. min), Jahanbakhsh (min. 46) eta Ansarifard (90. min).

 

Horrela dago B Multzoko sailkapena 1. jardunaldiaren ostean

 

Bestalde, Munduko Txapelketako egutegiak lau partida ekarriko ditu larunbateko (ekainak 16) jardunaldian.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena