Munduko Txapelketa
Errusia 2018
Erredakzioa
Afrikako hirugarren selekzio sailkatua da Senegal, Hegoafrikako selekzioaren aurkako partida 0-2 irabazi ostean. Bigarrenez sailkatu da bere historian.
Errusia 2018ko balioa eta Munduko Kopa. Argazkia: EFE
Senegal 2018ko Errusiako Munduko Txapelketan egongo da Hegoafrikari 0-2 irabazi ostean. Bi selekzio hauen arteko partida, 2016ko azaroan FIFAk anulatu zuen neurketaren errepikapena izan da, eta senegaldarrak nagusitu dira.
2016ko azaroan jokatutako Hegoafrikaren eta Senegalen arteko norgehiagoka, 2-1 irabazi zuen Hegoafrikak, baina FIFAk baliorik gabe utzi zuen neurketa, "epaileak etika hautsi" baitzuen. FIFAk betiko zigortu zuen Joseph Odartei Lamptey epailea.
Ondorioz, ostiral honetan jokatu zen bi selekzio hauen arteko partidaren errepikapena. Senegalek Diafra Shakoren bitartez sartu zuen 0-1ekoa, eta 38. minutuan bere atean sartu zuen gola Thamsanqa Mkhize hegoafrikarrak. Neurketako jokalari onena Sadio Mane Liverpooleko jokalaria izan zen.
Senegaleko selekzioak bigarrenez lortu du Munduko Txapelketara sailkatzea. Senegalek Munduko Txapelketa jokatu duen aldi bakarra, 2002ko Koreako eta Japoniako Mundiala izan da.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa