Munduko Txapelketa
Luzapenean
Erredakzioa
Gotzek sartu du garaipenaren gola, 113. minutuan, eta alemaniarrek Argentina gainditu dute.
Albisteak (2)
Bideoak (2)
galeriak (1)
Alemaniak irabazi du Brasilgo Munduko Futbol Txapelketa, finalean Argentinako selekzioa mendean hartuta (1-0). Mario Gotzek sartu du garaipenaren gola, luzapenaren 113. minutuan.
Andre Schurrlek eman dio baloia, ezkerretik, Bayern Municheko jokalariari eta erremate gurutzatu batekin sarea zulatu du.
Laugarren titulua da Alemaniarentzat. Aurrekoak 1954, 1974 eta 1990 urteetan lortu zituen.
Fitxa teknikoa:
1. Alemania: Manuel Neuer; Philipp Lahm, Jerome Boateng, Mats Hümmels, Benedikt Höwedes; Cristoph Kramer (Andre Schurrle, 32'), Bastian Schweinsteiger; Thomas Muller, Toni Kroos, Mesut Ozil (Per Mertesacker, 120'); Miroslav Klose (Mario Gotze, 88').
0. Argentina: Mariano Romero; Pablo Zabaleta, Ezequiel Garay, Martín Demichelis, Marcos Rojo; Ezequiel Lavezzi (Sergio Aguero, 46'), Lucas Biglia, Javier Mascherano, Enzo Perez (Fernando Gago, 86'); Lionel Messi, Gonzalo Higuain (Rodrigo Palacio, 77').
Gola:
1-0: 113': Mario Gotze.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa