Munduko Txapelketa
Holanda - Argentina
Erredakzioa
Argentinak penaltietan gainditu du Holanda (2-4), eta Alemania izango du aurkari igandean, Maracanan jokatuko den finalean.
Sergio Romero atezainak Wesley Sneijderren penaltia gelditu zuen.
Argentinak jokatuko du Alemaniaren kontra Munduko Futbol Txapelketako finala. Partida eta luzapena golik gabe amaituta, penaltien txandan erabaki zen partida. Sergio Romero atezain argentinarra izan zen finalerdiko izarra, Holandari bi penalti geldituta.
Argentina bi aldiz izan da munduko txapeldun, eta 24 urte geroago jokatuko du berriro finala. Azkena Alemaniaren aurka jokatu zuen, 1990ean, Italian, baina galdu egin zuen.
Gauzak horrela, Argentina eta Lionel Messi ametsa lortzeko partida bakarrera daude. Messiri munduko txapelduna izatea baino ez zaio falta inoiz izan den jokalaririk onena izateko.
2006an Alemanian eta 2010ean Hegoafrikan ahalegindu ziren, baina ez zuten helburua lortu. Igandean izango dute ametsa lortzeko aukera.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa