20:06

Munduko Txapelketa

Brasil 2014

Alemania, finalerdietan

Erredakzioa

Alemaniarrek Frantzia gainditu (0-1) eta aurrera egin dute Munduko Futbol Txapelketan. Matt Hummelsek sartu du partidako gol bakarra.

  • Hummelsen golak txartela eman dio Alemaniari. Argazkia: EFE

    Hummelsen golak txartela eman dio Alemaniari. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alemaniak Munduko Futbol Txapelketako finalerdietarako txartela eskuratu du, Frantzia mendean hartuta (0-1). Matt Hummelsek sartu du, buruz, partidako gol bakarra, lehen zatiko 12. minutuan.

Toni Kroosek eman dio pasea Hummelsi, eta honek ez du Lloris atezainaren aurrean kale egin. Alemaniarrak gehiago izan dira lehen zatian, baina Didier Deschampsen gizonek ere sarea zulatzeko pare bat aukera izan dituzte.

Bigarren zatia parekatuagoa izan da, eta Frantziak berdinketaren gola izan du helburu. Erasoan buru belarri aritu dira frantziarrak, baina Alemaniak markagailuan zuen errentari eutsi dio azkenena. Finalerdietan Brasil edo Kolonbia izango du aurkari Alemaniako selekzioak.

Fitxa teknikoa:

0. Frantzia: Hugo Llorís, Mathieu Debuchy, Raphael Varane, Mamadou Sakho (Koscielny, 71'), Patrice Evra; Yohan Cabaye (Löic Remy, 73'), Paul Pogba, Blaise Matuidi; Mathieu Valbuena (Olivier Giroud, 85'); Karim Benzema, Antoine Griezmann.

1. Alemania: Manuel Neuer; Philip Lahm, Jerome Boateng, Mats Hummels, Benedikt Höwedes; Sami Khedira, Bastian Schweinsteiger; Thomas Müller, Toni Kroos (Cristoph Kramer, 92'), Mesut Özil (Mario Götze, 83'); Miroslav Klose (Andre Schürrle, 69').

Gola:

0-1, 13': Mats Hummels.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena