Munduko Txapelketa
Final-zortzirenak
Erredakzioa
Scolariren taldeak maila eman gabe jarraitzen du, eta kanporatuta geratzeko zorian izan da, Txileko selekzioak egindako lan txukunaren ondorioz.
Neymar, Txileko jokalari batekin borrokan. Efe.
Informazio gehiago (1)
Julio Cesar atezaina Brasileko heroi bihurtu da Txileren aurkako partidan bi penalti gelditu eta etxeko taldea Munduko Txapelketako final-laurdenetan sartuta (3-2).
Arauzko 120 minutuetan bana bukatu ostean, Brasileko atezainak Mauricio Pinillaren eta Alexis Sanchezen jaurtiketak gelditu ditu.
Horrez gain, Gonzalo Jararenak zutoina jo du, eta, ondorioz, brasildarrek lortu dute final-laurdenak jokatzeko txartela.
Gauzak horrela, Brasilek Txileren 'mamu gaiztoa' dela berretsi du, izan ere lau aldiz kanporatu dituzte txiletarrak, lehen fasea gainditzea lortu ondoren (1962, 1998, 2010 eta 2014).
Penaltien aurreko minutuetan tentsioa eta nekea izan dira nagusi. Bi taldeak nekez iritsi dira aurkariaren ate ingurura; Brasil kaskar aritzeagatik, Txile, aldiz, beldurrak jota. Alexisen eta Pinillaren arteko jokaldia izan da arrisku gehien sortu duena, baina Pinillaren jaurtiketak langa jo du.
Penaltietan, Julio Cesar izan da protagonista. Brasileko atezaina bikain aritu da eta berak eman dio, neurri handi batean, final-laurdenetarako txartela. Txilek maila oso ona emanda esan dio agur Munduko Txapelketari.
Fitxa teknikoa:
1 (3). Brasil: Julio Cesar; Dani Alves, Thiago Silva, David Luiz, Marcelo; Luiz Gustavo, Fernandinho (Ramires,71. min), Oscar (Willian, 105. min); Hulk, Neymar eta Fred (Jo, 63. min).
Hautatzailea: Luiz Felipe Scolari.
1 (2). Txile: Claudio Bravo; Gonzalo Jara, Francisco Silva y Gary Medel (Jose Rojas, 107. min); Mauricio Isla, Arturo Vidal (Mauricio Pinilla, 86. min), Marcelo Diaz, Charles Aranguiz y Eugenio Mena; Eduardo Vargas (Felipe Gutierrez, 55. min) eta Alexis Sanchez.
Hautatzailea: Jorge Sampaoli.
Golak: 1-0, 18. min: David Luiz. 1-1, 32. min: Alexis Sanchez.
Penaltiak: 1-0: David Luiz. 1-0: Pinilla, eta Julio Cesarrek gelditu. 1-0: Willian, desbideratuta. 1-0: Alexis Sanchez, eta Julio Cesarrek gelditu. 2-0: Marcelo. 2-1: Aranguiz. 2-1: Hulk, Bravoren geldiketa. 2-2: Marcelo Díaz. 3-2: Neymar. 3-2: Gonzalo Jara, zutoinera eta kanpora.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa