Munduko Txapelketa
0-5
Hogeita bi minutu eutsi dio berdinketari Jordaniak. Pereira (0-1), Stuani (0-2), Lodeiro (0-3), Cebolla Rodriguez (0-4) eta Cavani (0-5) izan dira golegileak.
Uruguaik 0-5 irabazi dio Jordaniari Mundialera sailkatzeko joaneko partida. Argazkia: EFE
Uruguaik 0-5 irabazi dio Jordaniari 2014ko Brasileko Munduko Txapelketara sailkatzeko azken kanporaketako joaneko partida. Garaipen honekin, Uruguaik oso gertu du Mundialera sailkatzea.
Jordaniak ilusioarekin ekin dio partidari, baina 22. minutuan Maxi Pereirak sartu duen golak (0-1) ilusio guztiak zapuztu ditu. Atsedenaldira iritsi orduko, 42. minutuan, Stuanik egin du 0-2koa. Bigarren zatian festa biribildu du Uruguaik Nicolas Lodeiroren (69. min), Cebolla Rodriguezen (78. min) eta Cavaniren (91. min) golekin.
Itzulerako partida, azaroaren 20an jokatuko da Montevideoko 'Centenario' zelaian.
Fitxa teknikoa:
0 - Jordania: Mohammad Shatnawi; Sharif Nassar, Tareq Khattab, Saeed Al Murjan, Odai Al Saify (Musab Allahham, 53. min); Adnan Hasan, Ahmad Ibrahim, Oday Zahran (Thaer Bawab, 53. min), Khalil Bani Ateyah (Rakan Bani Khaled, 65. min); Hatem Aquel eta Ala Al Bashir.
5 - Uruguai: Martin Silva, Maximiliano Pereira, Diego Lugano, Diego Godin, Martin Caceres; Egidio Arevalo Rios, Nicolas Lodeiro (Alvaro Pereira, 69. min), Christian Stuani (Gaston Ramirez, 69. min), Cristian Rodriguez; Luis Suarez (Diego Forlan, 80. min) eta Edinson Cavani.
Golak: 0-1: 22. min, Maximiliano Pereira. 0-2: 44. min, Stuani. 0-3: 74. min, Lodeiro. 0-4: 77. min, Cristian Rodriguez. 0-5: 90. min, Cavani.
Epailea: Svein Oddvar Moen (NOR).
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa