Munduko Txapelketa
Dokumentu bat sinatu du
Erredakzioa
FIFAri eta Brasileko Futbol Federazioari bidali beharreko agiria sinatu du Atletico Madrileko jokalariak.
Diego Costa. Argazkia: EFE
Diego Costak uko egiten dio Brasileko selekzioari eta Espainiarekin jokatu nahi duela baieztatu du FIFAri eta Brasileko Federazioari bidalitako eskutitzean. Atletico Madrileko jokalariak Espainiako selekzioarekin jokatu nahi duela esaten duen dokumentu bat sinatu du.
Espainiako Futbol Federazioak argitu duenez, "Diego Costak Espainiarekin jokatu nahi duela esaten duen dokumentua sinatu du astearte honetan Madrilen". 1988an Lagarton (Brasil) jaiotako jokalariak, Brasileko selekzioari uko egiten diola sinatu du, eta hori jakinarazi dio Brasileko Futbol Federazioko idazkari nagusia den Julio Cesar Avellanedari. Scolarik deitu ditzakeen 45 jokalarien zerrenda bat argitaratu zuen, eta bertan Diego Costaren izena zegoen. Brasileko hautatzaileak Diego Costa datozen deialdietan sartzeko gogoa zuen.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa