Munduko Txapelketa
Kanporaketak
EITB
Mexiko, Estatu Batuak eta Kanadan jokatuko den 2026ko Munduko Txapelketan sailkatzeko bigarren aukeraren kanporaketak martxoaren 26 eta 31ren artean jokatuko dira, Europakoak; beste kontinenteetakoak, 23 eta 31ren artean.
Zurich Munduko Txapelketaren zozketa; IRUDIA: EFE
Ostegun honetan zehaztuta gelditu da Mexikon, Estatu Batuetan eta Kanadan jokatuko den 2026ko Munduko Txapelketara sailkatzeko bigarren aukera jokatuko duten selekzioen ibilbidea. Guztira, Europako hamasei selekzio daude, lau postu eskuratzeko, eta beste kontinenteetako sei selekzio, bi posturengatik lehiatzeko.
Hauek dira zozketa bidez erabakitako kanporaketak:
EUROPA
Partida bakarreko finalerdiak, lehenengo aipatutako taldearen zelaian, 2026ko martxoaren 26an:
Italia-Ipar Irlanda
Polonia-Albania
Turkia-Errumania
Ukrania-Suedia
Eslovakia-Kosovo
Txekia-Irlanda
Danimarka-Ipar Mazedonia
Gales-Bosnia
Finaletan, 2026ko martxoaren 31n, horrela jokatuko dute (FIFA rankingean postu hoberena daukan selekzioaren zelaian):
Italia edo Ipar Irlanda- Gales-Bosnia
Polonia edo Albania- Ukrania edo Suedia
Txekia edo Irlanda- Danimarka edo Ipar Mazedonia
Turkia edo Errumania- Eslovakia edo Kosovo
BESTE KONTINENTEAK
Finalerdiak eta finala martxoaren 23 eta 31ren artean jokatuko dira
Finalerdietan:
Bolivia-Surinam
Jamaika-Kaledonia Berria
Finaletan:
Irak-Bolivia edo Surinam
Kongoko Errepublika Demokratikoa-Jamaika edo Kaledonia berria
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar