Eibar
Hypermotion Liga
Agentziak | EITB MEDIA
Armaginak 0-2 aurreratu dira lehen zatian Bautistak egindako bi golei esker. Atsedenaldiaren ostean, baina, Jair Amadorrek eta Poussin atezainak binakoa egin dute.
Armaginek azken minutuetan jaso dute berdinketaren gola. Argazkia: @SDEibar.
Gaetan Poussin Zaragozako atezainak 92. minutuan egindako golak garaipenik gabe utzi du Eibar Hypermotion Ligako 33. jardunaldiko partidan. Frantziarrak buruz errematatu du korner bat markagailuan binakoa ezartzeko.
Neurketa 30. minutuan Cristian Gutierrez hegaletik igo da eta berak egindako erdiraketa ez du atezainak ondo aldaratu, baina Jon Bautistari iritsi zaio eta honek partidako lehen gola sartu du.
Zaragozari erreakzionatzeko denborarik eman gabe, eta antzerako jokaldi batean, Bautistak armaginen bigarrena egin du.
Atsedenaldiaren ostean, Zaragozak aldea murriztu du 72. minutuan Jair Amadorrek Francho Serranok eskumatik egindako erdiraketa bikaina errematatu duenean.
Eta 92. minutuan, estrategia jokaldi batean, Poussinek baloia gipuzkoarren atean sartu du, norgehiagoka berdintzeko.
Eibarrek zortzi partida daramatza jarraian porrotik jaso gabe.
Fitxa teknikoa:
2 - Zaragoza: Poussin; Francho, Vital, Jair, Clemente (Tasende, 46. min); Aketxe (Pau Sans, 46. min), Raul Guti, Arriaga (Toni Moya, 65. min), Adu Ares (Liso, 46. min); Bazdar eta Soberon (Dani Gómez, 79. min).
2 - Eibar: Magunagoitia; Cubero, Comas (Arambarri, 65. min), Arbilla, Cristian; Alkain (Arrillaga, 73. min), Sergio Alvarez, Nolaskoain, Matheus (Javi Martinez, 73. min); Antonio Puertas (Chema Rodriguez, 82. min) eta Bautista (Jorge Pascual, 82. min).
Golak: 0-1. 30. min. Bautista; 0-2. 33. min. Bautista; 1-2. 72. min. Jair; 2-2. 92. min. Poussin.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa