Eibar
Hypermotion Liga
EITB MEDIA
Talde armaginak denboraldiko lehen porrota jaso du Hypermotion Ligako zazpigarren jardunaldian, Real Oviedori egindako bisitan.
Eibar ez da gai izan Oviedori aurre egiteko gaurko partidan. Argazkia: SD Eibar
Eibarrek porrota jaso du Oviedoren aurka (1-0), igande honetan, Hypermotion Ligako 7. jardunaldian, Carlos Tartiere estadioan jokatutako partidan. Oviedo irabazteko asmoz zelairatu da lehen minututik, eta bi taldeentzat abagunez betetako lehen zatiaren ondoren, atsedenaldiaren osteko lehen minutuetan urratu dute markagailua etxekoek.
Oviedok intentsitate handiz hasi du partida, eta lehen minututik hiru puntuak etxean geratzeko asmoa zuela abisatu du. Lehen zatian, bi taldeek baloia kontrolatu dute markagailua desorekatzeko itxaropenarekin, baina ez dute lortu. Partida iraultzeko zorian egon da 32. minutuan, David Costas kanporatu baitute, Bautistari falta egiteagatik. Hala ere, VAR sistemaren bidez ikusi eta gero, txartel gorria baliorik gabe utzi du epaileak, Eibarreko aurrelaria jokoz kanpo zegoelako. Horri esker, zelaian hamaika jokalarirekin jarraitu ahal izan dute etxekoek.
Atsedenaldiaren ostean, Asturiasko taldea indartsu zelairatu da, eta, bi minutu jokatu ondoren, Alemaok taldea aurreratu du. Chairak baloia lapurtu dio Eibarri eskuin hegaletik, atzeko lerroa irabazi eta areara erdiraketa eginda, Alemaok, buruz, sarera bidali du baloia (1-0).
Eibar erreakzionatzen saiatu da, eta 59. minutuan berdinketa lortzeko zorian egon da, Alkainek jaurtiketa indartsu bat eginda. Armaginak Oviedok utzitako tarteak baliatzen saiatu dira, baina etxekoen etengabeko presioak tentsiopean eta arrisku gehiago sortzeko zailtasunekin mantendu du Eibarren defentsa. Bisitariek ahaleginak egin dituzten arren, azken minutuetan Aranbarriri bigarren txartel horia atera dio, hortaz, jokalari bat gutxiagorekin jokatu behar izan dute. Oviedok ez du erasoaldia eten eta hainbat gol aukera izan ditu. Hala ere, armaginen atezaina, Fuzato, horma gaindiezina izan da, eta etxekoek tartea handitzea saihestu du.
Fitxa teknikoa:
1 – Real Oviedo: Aaron Escandell; Luengo, Costas, Dani Calvo, Rahim; Seoane, Colombatto (Sibo, m. 63); Ilyas Chaira (Pomares, m. 89), Santi Cazorla (Del Moral, m. 81), Sebas Moyano (Paulino, m. 63); Alemao (Paraschiv, m. 81).
0 – Eibar: Fuzato; Corpas (Corpas, m. 75), Aranbarri, Arbilla, Arrillaga (Merquelanz, m. 83); Peru Nolaskoain (Kento, m. 75), Matheus; Alkain, Mada (Toni Villa, m. 60), Puertas (Pascual, m. 60); Jon Bautista.
Gola: 1-0, m.47: Alemao.
Epailea: Sanchez Lopez. Txartel horiak atera dizkio Dani Calvori (m. 71) eta Aranbarriri (m. 16). Kanporatu egin du, hori bikoitzagatik, Aranbarri (m. 83).
Hurrengo zuzenekoak
04 | 20:30 - 22:30 | SASKIBALOIA | Europe Cup: Sassari vs Bilbao Basket |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa