16:38

Eibar

Hypermotion Liga

Eibarrek berdindu egin du Racing Ferrolekin (1-1), luzapenean penaltiz gola jasota

EITB Media

Armaginek puntu bat lortu dute Galiziako taldearen kontrako Hypermotion Ligako 25. Jardunaldiko partidan 1-1 berdinduta. Bautistak sartu du Eibarren gola, eta Sabin Merinok egin du Racing Ferrolena.

  • Rcing Ferrol-Eibar

    Rcing Ferrol-Eibar. Argazkia: @SDEibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek 1-1 berdindu du Racing Ferrolen aurka, igande honetan, otsailaren 4an, Malatan jokatutako Hypermotion Ligako 16. jardunaldiko norgehiagoka.

Igoera lortzeko aurkari zuzenak dira bi taldeak, eta puntu bana bildu ostean, armaginak sailkapeneko bigarren postuan daude, eta Galiziakoak hirugarren, 42na punturekin. Leganes liderra lau puntura dute.

Lehiak erritmo bizia izan du hasieratik. Eibarrek izan du lehen zatiko abagune argiena 11. minutuan, baina Cantero atezainak gelditu egin du Stoichkoven errematea; aurrelari armaginak Vencedorren pasea jaso du, baloia bularrarekin kontrolatu, eta errematea egin ostean, baloia atezainaren eskuetara joan da. Ondoren, parekotasuna izan da nagusi, eta bi taldeetako batek ere ez du gola sartzeko aukera argirik sortu.

Bigarren zatiaren hastapenean, 52. minutuan, Eibarrek gola sartu du; Bautistak egin du 0-1ekoa, hegaletik Tejerok egindako erdiraketa errematatuta.

Gola jaso ostean, etxeko taldeak erasora jo du, eta neurketa berdintzeko abaguneak izan ditu: horietako batean, Luca Zidane atezainak Racing Ferrolen gola eragotzi du, 77. minutuan, Heber Peñaren jaurtiketari erantzun ona emanda.

Bazirudien Eibarrek hiru puntuak poltsikoratuko zituela, baina epaileak penalti adierazi du etxeko taldearen alde, Vencedorrek area barruan baloia eskuarekin jo baitu. Horrela, bada, Sabin Merinok banakoa (1-1) jarri du markagailuan, penaltiz Zidane gaindituta.

Amaieran, berdinketa Malatan (1-1), eta puntu bat talde bakoitzarentzat.

Fitxa teknikoa:

1 - Racing Ferrol: Cantero, Delmas (Cubero, 70. min), Alex Martin (Clemente. 40. min), Castro, Moi Delgado, Nacho Sanchez (Vadillo, 80. min), Heber Pena (Merino, 80. min), Bernal, Manzanara (Manu Justo, 70. min), Iker Losada eta Alvaro Gimenez.

1 - Eibar: Luca Zidane, Tejero, Berrocal, Arbilla, Rios Reina, Vencedor, Sergio Alvarez (Nolaskoain, 61. min), Corpas (Aketxe, 61. min), Mario Soriano (Cristian, 81. min), Stoichkov (Konrad de la Fuente, 81. min) eta Bautista (Sergio Leon, 72. min).

Golak: 0-1, 52. min: Bautista. 1-1, 93. min: Sabin Merino (penaltiz).

Epailea: Milla Alvendiz. Txartel horia atera die Moi Delgado (9. min), Manzanara (56. min), Alvaro Gimenez (87. min), Clemente (95. min) eta Vadillo (95. min) Racing Ferroleko jokalariei, baita Aketxe (68. min) eta Cristian (87. min) Eibar taldekoei ere.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    02 20:30 - 22:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroaren aurkezpena
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena