17:28

Eibar

Fitxaketa

Eibarrek Sergio Leon aurrelaria fitxatu du

O. Z. A. | EITB Media

Elx taldetik libre iritsi da denboraldi amaierara arte eta dagoeneko Joseba Etxeberriaren aginduetara dago. Osasunan jokatu zuen 2016-2017. denboraldian.

  • Sergio Leonen aurkezpena Ipuruan. Argazkia: @sdeibar

    Sergio Leonen aurkezpena Ipuruan. Argazkia: @sdeibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek Sergio Leon aurrelariaren fitxaketa iragarri du denboraldi amaiera arte. Bigarren Mailan ibilbide oparoa duen jokalaria Elx taldetik libre iritsi da. Talde armaginak kontratua beste denboraldi batez luzatzeko aukera du.

Armaginen jokalari berriak Hypermotion ligan 126 neurketa jokatu ditu eta 40 gol sartu ditu Murtzia, Llagostera, Valladolid eta Elxen artean. 2016-2017. denboraldian Osasunan jokatu zuen eta beste 10 gol sartu zituen Lehen Mailan.

Azterketa medikoa gainditu ostean, Joseba Etxeberriaren aginduetara dago jadanik. Sergio Leonek armaginen "proiektua erakargarria" nabarmendu nahi izan du eta Lehen Mailara "igotzen saiatzeko" pentsatutako taldea dela gehitu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    28 Zuzenean 14:00 - 16:30 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (5. etapa)
    28 17:30 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Zabaleta vs Altuna III

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena